HomeZerbitzuakZerbitzuen Karta

Zerbitzuen Karta

Zerbitzuen Karta 2016-2017. (pdf 3,6 MB)PDF formatuko dokumentua pdf 3,6 MB

Eustaten Zerbitzuen Karta betetzeari buruzko jakinarazpena. 2015 (pdf 74 Kb)PDF formatuko dokumentua 74 Kb

SARRERA

AENOR Carta de Servicios

Eustat Erabateko Kalitatean oinarritutako kudeaketa eredu bat ari da ezartzen euskal gizarteak eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz; bada, eredu horren barruan sartzen da Zerbitzuen Karta honen aurkezpena.

Zerbitzuen Kartan Eustatek ematen dituen zerbitzuak deskribatzen dira, baina baita Eustatekin lotzen diren erabiltzaileen eskubideak eta kalitate handiagoko kudeaketa lortzeko hartzen ditugun konpromisoak ere.

Kudeaketa hori etengabe hobetzea da gure helburu nagusia. Horregatik, alderdi on eta txarrei buruz egiten dituzun iradokizun guztiak izango ditugu lagungarri gure zerbitzuak eskatutakora egokitzeko.



EUSTATEN HELBURUA

Eustat Euskal AEko administrazio erakunde autonomoa da eta euskal administrazio publikoei, gizarte eragileei eta gizarteari zuzendutako informazio estatistiko ofiziala garatu, ekoiztu eta zabaldu egiten du; informazio hori, kalitatezkoa eta objektiboa izateaz gainera zientifikoki egiaztatzen da. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-jarduna bultzatu, zuzendu eta koordinatzen du eta estatuko eta nazioarteko estatistika-esparruan laguntzen du.

Biztanleek eta erabiltzaileek zerbitzu horien gainean dituzten ESKUBIDE eta BETEBEHAR ZEHATZAK

  • Eskubideak

- Estatistika-informazioa eskatzen dutenean arreta eraginkorra jasotzea.

- Euskal AEko hizkuntza ofizial bietan jasotzea arreta.

- Eskatutako zerbitzuen kostuari buruzko informazioa jasotzea, horrela egin badaiteke.

- Egindako kexa, iradokizun eta erreklamazioak kontuan hartzea, zerbitzua hobetzeko erabiliz. Horretarako, erabiltzaileek erreklamazio-orriak eska ditzakete.

- Biztanleei beraiei buruzko datuak soilik estatistika-helburuetarako bildu eta erabiltzea; datu administratiboak direnean, alabaina, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren eskubideak eta printzipioak errespetatzea.

- Estatistika-jarduera, zehaztasuna zientifikoki bermatzen duten metodologien bidez egitea.

  • Betebeharrak

- Eskatzen direnean, egiazko datuak, datu zehatzak eta indarrean daudenak ematea.

- Zerbitzuen ordutegiak eta funtzionamendua errespetatzea, betiere langileek emandako oharrei jaramon eginez.

ZERBITZUAK, KONPROMISOAK ETA ADIERAZLEAK

  • Informazio zerbitzua

Eskaintzen den informazioa Euskal Estatistika Antolakundeak egindako estatistika-eragiketen esparrukoa da:

- “Kontsulta azkarren” zerbitzua, telefono, fax, posta arrunt edo mezu elektronikoen bidez.

- “Neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaerak.

1. konpromisoa Adierazleak
- Eustatek gehienez ere 5 lanegunetan erantzungo dio jasotzen dituen “Kontsulta azkarren” %95i. - Gehienez 5 lanegunetan erantzun diren “Kontsulta azkarren” %.
- “Kontsulta azkarren” gainerakoari gehienez ere 8 lanegunetan erantzungo die. - Gehienez 8 lanegunetan erantzun diren “Kontsulta azkarren” %.
2. konpromisoa Adierazleak
- Eustatek gehienez ere 10 lanegunetan erantzungo dio jasotzen dituen “Neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren %80ri gutxienez, aurrekontua onartzen den egunetik hasita eta, betiere, datuak eskuragarri badaude. - Gehienez 10 lanegunetan erantzun diren “Neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren %.
- Jasotzen diren “Neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren gainerakoari gehienez ere 30 lanegunetan erantzungo dio. - Gehienez 30 lanegunetan erantzun diren “Neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren %.
- Eustaten konpromisoa da erakundehitzarmenez eskatutako lanen % adostatutako epean emango direla. - Eskatutako epean emango diren lanen %, erakunde-hitzarmenez adostutakoena.

  • Web bidezko zabaltze zerbitzua

Eustaten Informazio Zerbitzuak modu zuzenean ematen die erantzuna informazioestatistikoen beharrei ondorengo eratara:

- Web zerbitzariak etengabe eguneratzen den informazioa eskaintzen du; informazio gehiena, gainera, Euskal Estatistika Planaren estatistika-eragiketen emaitzetatik ateratzen da.

- Eustaten webgunetik eskura daitekeen datu-bankuan Euskal Estatistika Planaren estatistika-eragiketei buruzko datu-serieak biltzen dira.

Konpromisoa Adierazlea
- Eustatek konpromisotzat hartzen du bere ardurapeko eragiketa estatistikoen %83 gutxienez webean zabalduko duela, Urteko Estatistika Programan adierazitako datak betez.
- Gainerakoa zabaltzeko epea ez da Urteko Estatistika Egitarauko data baino 12 hilabete luzeagoa izango.
- Ezarritako epean zabaldu diren Eustaten ardurapeko eragiketa estatistikoen %.
- Zabaltzeko epea ezarritakoa baino 12 hilabete luzeagoa izan en duten Eustaten ardurapeko estatistika-eragiketen %.

  • Laguntza tekniko eta metodologikoa emateko zerbitzua

Eustatek, estatistikaren gaineko funtzio publikoa betetze aldera, kanpoko aholkularitza eskaintzen du estatistika ofizialak diseinatzeko, horien metodologia gauzatzeko, estatistikak ekoizteko eta gero hedatzeko. Bere jarduneko ikerketa eta garapenei lotutako gaietan ere laguntzen du, adibidez:

- Laginen aukeraketa eta diseinua.

- Estatistikako softwarea erabiltzeko laguntza.

- Datuen azterketa (faktore azterketak, etab.).

- Estatistiken metodologiari buruzko aholkularitza orokorra.

Konpromisoa Adierazleak
- Eustatek konpromisotzat hartu du, ”laguntza tekniko eta metodologikoarekin” lotutako lanen %90 gutxienez, gehienez ere 20 lanegunetan egingo dela, betiere aurrekontua onartu den egunetik zenbatzen hasita eta horien gaineko informazioa eskuragarri badago. - “Laguntza tekniko eta metodologikoari” lotuta dauden agindutako lanen artean gehienez ere 20 lanegunetan egindakoen %.
- Lanen gainerakoa beranduen 30 lanegunetan egingo da, aurrekontua onartzen den egunetik zenbatzen hasita eta, betiere, informazioa eskuragarri badago. - “Laguntza tekniko eta metodologikoari” lotuta dauden agindutako lanen artean gehienez ere 30 lanegunetan egindakoen %.
- Erakunde-hitzarmenez eskatutako lanen %100 adostutako epean emango dira. Hori da Eustaten konpromisoa. - Erakundeen arteko akordio baten arabera eginarazitako lanen artean epe barruan eskuratutakoen %.

  • Prestakuntza zerbitzua

Eustatek zenbait prestakuntza mota eskaintzen ditu: Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroa eta Nazioarteko Estatistika Mintegia.

1. konpromisoa Adierazlea
- Eustatek urtean gutxienez Nazioarteko Estatistika Mintegiko ikastaro bat antolatuko du. - Eustatek urtean antolatu duen Nazioarteko Estatistika Mintegiko ikastaro kopurua.
2. konpromisoa Adierazlea
- Eustatek bi urtean behin gutxienez ekonomia eta gizarteari lotutako udako ikastaro bat antolatuko du. - Bi urtean behin ekonomia eta gizarteari lotuta antolatu den udako ikastaro kopurua.

Konpromisoak betetzearen hedapena

Konpromiso hauek betetzeko jakinarazpena urtero egingo da webgunearen (www.eustat.eus) bidez.

LANKIDETZARAKO BIDEAK

Eustatek, bere kudeaketa etengabe hobetzeko asmoz, marketinaren inguruko estrategia bat garatu du. Estrategia horren barruan, erakundearen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona eta erakundeen iritzia ezagutzeari eman nahi zaio lehentasuna.

Horretarako, Eustatek bi urtero “Erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko inkesta” egiten die bere argitalpenak jasotzen dituzten erakunde eta abarretako arduradunei, prentsa-oharrak jasotzen dituzten komunikabideei eta informazioa edo produktu nahiz zerbitzuren bat eskatu duten erabiltzaileei.

Gogobetetasunari buruzko inkesten emaitzak Eustaten webgunean (www.eustat.eus) kaleratzen dira.

Erabiltzaileen iritzia eta hobetu beharreko alderdiak ezagutzeko beste datu-iturri garrantzitsu batzuk kexak eta iradokizunak dira.

Kexen eta iradokizunen orria eskatu eta behar bezala bete ahal izango da; orri horretan adierazi ahal izango dituzte, gainera, Eustatek ematen dituen zerbitzuen ezaugarriei buruzko kexak edo iradokizunak. Kexak eta iradokizunak aurkezteko beste bide batzuk ere badaude:

Konpromisoa Adierazleak
- Eustatek “kexa eta iradokizunen” %100i, gehienez 10 laneguneko epean erantzungo dio. - Gehienez 10 lanegunetan erantzundako “ kexen eta iradokizunen” %.
- Eustatek bi urtean behineko Erabiltzaileen Gogobetetasun Inkestan lorturiko gogobetetasun-maila gutxienez 3,5 puntukoa izatea. - Bi urtean behineko Erabiltzaileen Gogobetetasun Inkestan lorturiko gogobetetasun-maila, 1etik 5era neurtuta.

APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

  • Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko oinarrizko legeria

  • Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko plangintza

  • Eustat

  • Estatistika-organo bereziak

  • Beste batzuk

ORDUTEGIAK, BALIABIDEAK ETA ARRETA JASOTZEKO TOKIAK

  • Informazio zerbitzua
      • EUSTATen egoitza nagusia (Vitoria-Gasteiz)
        • Donostia-San Sebastián, 1
        • 01010 Vitoria-Gasteiz
        • Tel.: 945-017517
        • Faxa: 945-017501
        • e-mail: informacion@eustat.eus
      • Bilboko Lurralde Bulegoa
        • Máximo Aguirre, 18-Bis, 3ª Planta
        • 48011 Bilbao
        • Tel.: 94-4031375
        • Faxa: 94-4031378
        • e-mail: informacion@eustat.eus
      • Donostiako Lurralde Bulegoa
        • Okendo, 16-3ª Planta
        • 20004 Donostia-San Sebastián
        • Tel.: 943-420265
        • Faxa: 943-428151
        • e-mail: informacion@eustat.eus

  • Jendeari arreta emateko ordutegia
      • 8:30-14:00

  • Estatistika-informazioaren neurrirako eskaerak

  • Metodologiari buruzko aholkularitza zerbitzua

  • Kartaren ardura duen unitatearen helbidea
      • Koordinazio Teknikoko eta Zabalkundeko Zuzendariordetza

    VITORIA-GASTEIZKO EUSTATEN EGOITZA NAGUSIA AURKITZEKO PLANOA

    plano_sede_gasteiz.PNG

    BILBOKO EUSTATEN EGOITZA AURKITZEKO PLANOA

    plano_sede_bilbo.PNG

    DONOSTIAKO EUSTATEN EGOITZA AURKITZEKO PLANOA

    plano_sede_ss.PNG

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali