HomeAntolakundea"Praktika egokien" kodeaEstatistika-informazioaren hedapena EUSTATen

Estatistika-informazioaren hedapena EUSTATen

Europako estatistiken praktika onen Kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatuak mugatua, kontrolatua eta publiko egina behar du izan.

Ildo horretatik, Eustatek landutako estatistika-informazio guztia "www.eustat.eus" webgunean jasotzen da argitaratzeko ezarri den egunean bertan, eta Euskal AEko komunikabide guztiei ere bidaltzen zaie.

Hedapen ofizialaren zenbait orduz aurretik, EUSTATen zenbait estatistika-informazio Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargopean; sailok hedatzear dagoen eragiketarekin duten harremanarengatik denbora behar dute arduradunak komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali