HomeTurismo inkesta. XML-ren bidezko erantzun automatizatua

Turismo inkesta. XML-ren bidezko erantzun automatizatua

ETH-Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta Eustatek hilero egiten duen inkesta bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu turistikoei dago zuzenduta. Hiru modutan erantzun daiteke: paperezko galdetegi, onlineko(web) galdetegi edo XML fitxategi baten bidez>.

Bide telematikoa (XML fitxategia) aukeratzen baduzu, Eustati informazio xehatua emango diozu, egunaren eta bidaiariaren jatorriaren araberakoa eta erreferentziako hilabetearen egun guztiei buruzkoa.

Fitxategi hori informatzaileak zuzenean sortzen du bere ohiko kudeaketa-programan. Modu horretan, galdetegian eskatzen diren datuak biltzeak eta idazteak/grabatzeak dakarten lan-kargaren zati handia kentzen da.

Fitxategi horrek, egituran nahiz edukian, bete behar dituen baldintzak ezarrita eta adostuta daude1, eta gure web-orrialdean kontsulta daitezke2.

Gaur egun, XML fitxategien hiru eredu daude definituta.

Zer da XML fitxategia? Zein dira abantailak?

Fitxategi elektroniko bat da, XML formatuan, aurretik ezarritako egitura duena, eta informatzaileak berak bere kudeaketa-programan dituen datuetara egindako kontsulta baten ondorioz lortutakoa.

Erreferentziako aldia (hilabetea) amaitu ondoren, inkesta egin behar duen establezimenduak zuzenean XML fitxategia egin ahalko du bere kudeaketa-programatik, hileroko galdetegietan eskatzen diogun informazioa sartuta.

Eustati informazioa emateko, karga prozesu3 erraz bat baino ez du egin behar izango, gure web-atarian.

Sistema honen bidez hainbat gauza lortzen dira: informatzailearen lan-karga arintzea, segurtasun-berme guztiak izatea sekretu estatistikoa4 gordetzeko, eta ematen den informazioaren kalitate eta fidagarritasun handienak lortzea.

Balio erantsi gisa, XML fitxategia behar bezala kargatu ondoren, Eustatek Betetze-mailei buruzko txosten pertsonalizatu bat (logela eta plazen araberakoa) eskaintzen dizu, lekuz eta denboraz alderatuta.

Nola kargatzen da XML fitxategia?

Eskatutako hilabeteari buruzko XML fitxategia sortu eta ordenagailuan gorde ondoren

  • Joan Eustaten atarira: www.eustat.eus/etr
  • Identifikatu zure gakoekina5
  • Aukeratu informazioari dagokion hilabetea
  • Bilatu, Examinar aukeraren bidez, kargatu beharreko XML fitxategia
  • Berrikusi/bete galdetegiaren datuak
  • Amaitu/bidali6 galdetegia Eustati
  • Hau ere egin dezakezu (aukeran)
    • Galdetegia inprimatu
    • Betetze-mailei buruzko txostena kontsultatu

Une horretatik aurrera, hilero sortu ahalko dituzu eskatutako txostenak

Zer behar dut erantzun-metodo hau erabili ahal izateko?

  • Kudeaketa-sistema informatizatua izatea
  • Internet-erako sarbidea izatea
  • Egiaztatu behar duzu, zure informatika-hornitzailearekin, ez dagoela arazorik funtzionalitate hau zure kudeaketa-sisteman ezartzeko
  • Funtzionalitatea ezartzea

Badu kosturik?

Bai, baina bakarrik funtzionalitatea ezartzeko, eta aldatu egiten da erabiltzen den kudeaketa-programaren arabera. Galdetu zure informatika-hornitzaileari, litekeena delako zure programak jadanik integratuta izatea.

Diru-laguntzarik bada XML fitxategia instalatzeko?

Galde iezaguzu, eta emango dizugu informazioa.

Erantzun-metodo honi buruz, non dago informazio gehiago?

900 840 530 // 945 017 505 telefonoetan, edo helbide elektroniko honetan: koiuntura@eustat.eus.




1 XML fitxategia bera erabili daiteke INEren eta Eustaten inkesta homologoei erantzuteko
2 Ikus dagokionari, establezimendu-motaren arabera
3 Karga-eskuliburuan dago azalduta
4 Horretaz 1986ko apirilaren 23ko 4/1986 Legean ezarritakoa betetzeko
5 Inkesta-zenbakia eta pasahitza
6 Aldi bereko ekintzak dira

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali