HomeAbisu legala

Abisu legala

Copyright Eustat

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) ditu zerbitzari honetan ageri diren elementuen jabetza intelektualeko eskubideak. Galarazita dago nabigazio pantailen, logoen, irudien eta argazkien edozein erreprodukzio —osoa edo zati batekoa— edota edozein imitazio egitea, aldez aurretik Eustatek idatziz horretarako baimena eman ezean.

Zerbitzari honetan dagoen informazioa erabiltzeko baldintzak.

Zerbitzari honetan dagoen informazioa erabiltzeak berekin dakar ondorengo erabilera baldintza hauek onartzea:

  1. Zerbitzariaren helburu nagusietarikoa da ahalik eta erabiltzaile gehienengana iristea, eta, albait denbora laburrenean, estatistika ofiziala eskura jartzea. Horiek horrela, Eustatek baimena ematen du webgune honetan jasotako informazioa erabil dadin, "betiere iturria aipatuta: www.eustat.es"
  2. Debekatuta dago, ordea, edozein euskarri informatikotan (sareak, datu baseak edo argitalpen elektronikoak) datuak kopiatu edo erreproduzitzea informazio hori hainbat erabiltzaileren esku jartzeko, aldez aurretik idatziz Eustatek horretarako baimena eman ezean.
  3. Informazioaren kalitatea. Estatistika informazioa hainbat iturritatik dator, eta zerbitzarian lehenbailehen sartzen dugu, kalitate kontroleko prozedura zorrotzei jarraituz. Hala ere, Eustatek ezin du bermatu eskaintzen duen informazio guztia zuzena denik, ez eta behar bezala eguneratuta dagoenik ere. Dena dela, beharrezko ahaleginak egingo ditu okerrak lehenbailehen konpontzeko eta zuzentzeko. Zenbaitetan, zerbitzariak kanpo webguneetara zuzendutako estekak ditu. Eustatek, haien gaineko kontrolik ez duenez, ez du inolako erantzukizunik haien inguruan.
  4. Hemen jasotako estatistika emaitzak ez dira ofizialtzat jo behar. Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikako emaitza ofizialtzat jo beharreko bakarrak honako bi emaitza mota hauek dira: batetik, euskal estatistika planetan nahiz urteko estatistika egitarauetan sartutako estatistikei buruzkoak; eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak ofizialtzat deklaratuta, Eustatek argitaratu dituenak.
  5. Eustatek ez du inolako erantzukizunik, baldin erabiltzaileak, zerbitzari honetara sartzeagatik edo zerbitzarian dagoen informazioa erabiltzeagatik, kalterik izaten badu.

Zerbitzari honetako edukiari buruzko zalantzarik edo iradokizunik baldin baduzu, bidali Eustateko Koordinazio Teknikorako eta Zabalkunderako Zuzendariordetzara:

E-mail:
informacion@eustat.eus
Tel:
(+34) 945 01 75 59
Fax:
(+34) 945 01 75 01

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoa

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali