Eustat

Eustat euskadi.eus

Erabilerraztasuna

Herri Administrazioak herritar guztiek duten erabilerraztasunerako eskubidea bermatu behar du, bai mundu fisikoan bai birtualean, arazo fisiko, sentsorial edo kognitiboak jasan badituzte ere.

Mundu birtualari dagokionez, kontuan hartu behar da, gainera, ezintasunen bat duten erabiltzaileek osatzen dutela, beste guztien artean, on line zerbitzuak erabiltzeko interes handienetakoa duen publikoa, izapideak egiteko administrazio bulegoetara joatea eragozten dien mugitzeko arazoak izan baititzakete.

Europar Batasunak, Kontseiluaren 2002ko martxoaren 25eko ebazpenean, estatukideak bultzatzen ditu eduki digitalak erabilerrazak izateko beharra kontuan har dezaten eta, gomendio horri jarraituz, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen du herri administrazioek beharrezko neurriak hartuko dituztela, 2005eko abenduaren 31 baino lehen, bakoitzak bere Internet orrietan eskuragarri duen informazioa ezintasunaren bat duten pertsonek eta adinekoek erraz eskura dezaten, oro har aitortuta dauden edukiarekiko erabilerraztasun irizpideei jarraituz.

Helburu horri jarraituz, Eusko Jaurlaritzak ezarri egin du "euskadi.eus" delakoaren menpe dauden web gune edo atari guztiek W3C (World Wide Web Consortium) partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) jarraibideen lehentasunezko lehen maila, gutxienez, bete beharko dutela.

Irizpide horren ildotik, euskadi.eus izeneko web berri honen diseinua aipatutako WAI ekimen horren erabilerraztasunaren jarraibideak kontuan harturik egin da.

Horretarako, orriak programatu eta maketatu dira XHTML eta CSS2 kodeketa lengoaiak erabiliz, horien bitartez horien erabilgarritasuna hobetzen baita, bai minusbaliotasunik ez dutenentzako bai minusbaliotasunaren bat dutenentzako ere. Halaber, lengoaia hauek erabiliz nabigazio argiagoa eta irmoagoa lortzen da, orriak bistaratzeko erabiltzen den gailua edozein izanda ere.

Erabilerraztasuna hobetzeko hartu diren neurri nagusien artean, honako hauek daude:

Dena den, euskadi.eus delakoaren aurreko bertsioan zeuden edukien zati handi batek ez zituen betetzen erabilerraztasunerako jarraibideetako batzuk. Horietako batzuk euskadi.eus berrirako migrazio aldian zuzendu dira jada. Guztiak erabilerrazak izateko helburu duen gainontzeko edukien egokitzapena, mailaka egingo da datozen hilabeteetan, euskadi.eus delakoak eskaintzen dituen informazio eta zerbitzuetarako erabilerraztasunaren etengabeko hobetze dinamikari jarraituz.

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut