HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaKanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Eragiketaren kodea.
182532 (2008 estatistika-programa)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Aldizkakotasuna.
Hiruhilekoa eta Urterokoa
Eragiketa-mota.
Bilketa
Metodologia, datuen sorburuaren arabera.
Administrazio-datuak (AAB) eta estatistika-datuak (INTRASTAT)

Helburuak

Kanpo-merkataritzaren prezioen indizeen gutxi gorabeherako hurbilketa bat lortzea, inportazioen eta atzerrira egiten diren esportazioen prezioen bilakaera neurtzeko.

Unitate Balioaren Indizeak kanpo-merkataritzako prezioen egiazko indizeak ordezkatzeko erabiltzen dira, izan ere, horiek adierazten dituzten prezioak ez dira banaka erabat bereizitako ondasunak, gutxi gorabehera homogeneoak diren ondasun desberdinetako multzoak baizik.

UBIak honakoetarako erabiltzen dira nagusiki:
1. Bai esportazioen, bai inportazioen prezioek izandako bilakaeraren hurbilketa bat lortzea ahalbidetzen dute.
2. Deflaktore gisa erabiltzen dira kanpo-merkataritzan, euro konstanteetan.
3. Adierazle garrantzitsuak eraikitzeko baliagarriak dira, esaterako, elkartrukeko benetako erlazioa edo lehiakortasun indizeak.

Eremua

Populazio-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa abiaburu duten merkantzietako inportazioen eta esportazioen eragiketen prezioak, Espainiako gainerako tokiekin egiten den merkataritza kanpo.
Geografia-eremua:
Kanpo-merkataritzaren prezioen indizea Euskal AE osoan bakarrik kalkulatzen da.
Denbora-eremua:
Hilerokoa Hiruhilekoa eta Urterokoa.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Zabalkundea

  • Internet: www.eustat.eus
  • Eustateko datu-bankua
  • EUSTATen Urtekari Estatistikoa
  • Prentsa-oharrak
  • Estatistika

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali