HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaLurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleak

Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleak

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleak
Eragiketaren kodea.
090300 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Beste erakunde partaide batzuk.
Eustat

Foru aldundiak eta udalak

Gai-eremua.
Ingurumena
Maiztasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Bilduma
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Lurralde-adierazleen gaineko informazio sintesia

Helburuak

Lurraldearen funtzionamendua aztertzea, baita lurzorua okupatzeko moduetan gertatzen diren aldaketak eta horien ondorioak ere.

Ikertuko diren aldagai nagusiak

A. Egungo hiri-egituraren eta lurralde-egituraren egoeraren adierazleak. Lurzoruaren kalifikazioak eta lurralde-dentsitateak ongi adierazten dute egungo lurralde-eta hirigintza-eredua.

  • A1. Lurralde-eredua. Lurzoruaren kalifikazioa.
  • A2. Lurralde-dentsitatea: Guztizko eta hiri-dentsitatea.

B. Gaur egungo garapenaren eta aurreikusitako garapenaren inpaktu-adierazleak. Plangintza orokorrean adierazitako etxebizitza-aurreikuspenek hiri- eta lurralde- errealitatean duten inpaktua adierazten dute: hiri-eredua, bizitegi-garapena eta etxebizitza-dentsitatea.

  • B1. Hiri-eredua: Lurzoru urbanizagarriaren ehunekoa lurzoru-motaren arabera.
  • B2. Bizitegi-garapena: Aurreikusitako etxebizitza areagotzea.
  • B3. Etxebizitza-dentsitatea: Etxebizitza dentsitatea lurzoru-motaren arabera.

C. Artifizialtze-adierazleak. Hiri-orbanak azken urteetan izandako bilakaera adierazten dute eta, zehazki, lurzoruaren hirigintza-kalifikazioaren bilakaera.

  • C1. Hirigintza-kalifikazioaren bilakaera

Eremua

Biztanleria-eremua:

Aipatu berri den biztanle kopurua da Euskal AEko udalerriek batuta osatzen dutena. Udalerri, Eremu Funtzional, Eskualde edo Lurralde Historikoen eta Autonomia Erkidegoaren arabera informazioa biltzen da.

Geografia-eremua:

Aintzat hartzen den geografia-esparrua Euskal AEko udalerriak dira. Laburpen-taulak taldekatuta daude Udalerri, Eremu Funtzional, Eskualde eta Lurralde Historikoen datu totalen arabera.

Denbora-eremua:

t urteari dagozkion datuak, t urteko urtarrila 1eko informazioa jasotzen dute. Datuak urtean behin argitaratzen dira.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Zabalkundea

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali