HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaSalgaiak errepidez garraiatzearen estatistika

Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika
Eragiketaren kodea.
132714 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Ingurumena eta Lurralde Politika Saila
Beste erakunde partaide batzuk.
Eustat eta Sustapen Ministerioa
Gai-eremua.
Zerbitzu-sektorea
Maiztasuna.
Hiru hilekoa
Eragiketa-mota.
Besteren bat
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Bestelako emaitza estatistikoetatik eratorritako datuak lortzea

Helburuak

Errepide bidezko salgai garraioaren inguruko eragiketa estatistikoak ibilgailu astunek garraio eragiketen inguruko informazioa jasotzen du sektorearen jarduera-maila neurtzeko.

Salgaiak errepidez garraiatzen dituzten ibilgailuek egindako garraio-eragiketak ikertzea.

Errepide bidezko salgaien garraioaren estatistikaren helburu nagusia, ibilgailu astunen garraio eragiketak kuantifikatzea da Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreko jarduera-maila neurtzeko. Azken finean, garraio eragiketen edo salgaien desplazamenduen inguruko unean uneko eta eguneratutako informazioa eskaini nahi da, zamatzen diren irteera puntu batetik abiatuta deskarga egiten den helmuga puntu batera arte. Honako helburuak betetzea xede dituen sistematizazio-maila gorena izateko:

  • Administrazio publikoek sektorearen inguruko plangintzak garatzeko oinarri gisa erabil ditzaten.
  • Informazio beharrak asetzeko, bai administrazio publikoen ikuspuntutik, bai garraiolari zein erabiltzaileen aldetik ere.
  • Profesional, organismo edo erakundeentzat erabilgarri izatea, eta, gerora, errepide bidezko salgaien garraioarekin lotutako esperientzia berrientzat euskarri gisa erabiltzeko.

Ikertuko diren aldagai nagusiak

Tona eta tona kilometroko desplazamendu motaren arabera:

  • Barne-mailan: udalerri barrukoa, udalerri artekoa, eskualde barrukoa, eskualde artekoa
  • Nazioartekoa: inportazioak, esportazioak, hirugarrenen arteko trafikoa

Tona eta tona kilometroko zerbitzu motaren arabera:

  • Publikoa
  • Pribatua

Tona eta tona kilometroko salgai motaren arabera:

  • Nekazaritza produktuak eta bizirik dauden animaliak,
  • Elikagaiak eta belar-bazka,
  • Petrolio-produktuak,
  • Gordinean ekoiztutako edo manufakturatutako mineralak eta eraikuntza materialak,
  • Makinak, ibilgailuak, manufakturatutako gaiak eta transakzio bereziak,
  • Bestelako salgaiak

Eremua

Biztanleria-eremua:

Azterlanaren xede den multzoa buru traktoreak eta ibilgailu zurrun edo kamioiek osatzen dute, betiere zama-edukiera erabilgarria 3.5 tona baino handiagoa denean, baimendutako gehienezko pisua 6 tona baino txikiagoa eta Espainian matrikulatutakoak.

Baztertuta daude salgaiak garraiatzeko erabiltzen ez diren bestelako ibilgailuak: hondeamakinak, arraste-, otzara- eta obra-garabiak, birringailuak, zapalgailuak, suhiltzaileen kamioiak, elurra kentzeko makina, nekazaritzako traktoreak, ibilgailu militarrak eta administrazio zibilekoak.

Geografia-eremua:

Lurralde-eremuari dagokionez, Euskal AEn ibilgailuek egiten dituzten eragiketa guztiak aztertzen dira.

Denbora-eremua:

Etengabeko inkesta da, urteko 52 edo 53 asteetan zehar pilatzen da informazioa. Errepide bidez salgaiak garraiatzeko estatistikaren datuak hiruhileko naturalei dagokie.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Zabalkundea

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali