Eskola-jardueraren estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketaren kodea.
040601 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Beste erakunde parte-hartzaileak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Maiztasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Zentsua
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Estatistika- eta administrazio-datuak batera erabiltzea.

Helburuak

Eskola-jarduerari buruzko estatistikak, unibertsitate-aurreko mailetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemak zein egoera eta bilakaera dituen jakin nahi du, bai arlo publikoari, bai pribatuari dagokienez, hezkuntza sistema kudeatzearen eta planifikatzearen oinarri gisa.

Helburu orokor horren kariaz, bi alde ditu estatistika sustatzen duten erakunde nagusien jarduerak: lehenik eta behin, informazio hori hezkuntza-administrazioa kudeatu eta planifikatzeko erabiltzea; eta, bigarrenik, informazio hori estatistikoki erabiltzea. Bigarren erabilera horren bidez, gizarteari —jendeak jakin dezan— hezkuntza-sistemako zifra nagusiak emateko ardura duten estatistika-erakunde ofizialen beharrei erantzuten zaie. Hauek dira estatistika-erakunde horiek: EUSTAT, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa, Espainiako Estatistika Erakundea, ELGE, EUROSTAT.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Euskal AEn irakaskuntza arautua ematen duten zentro publiko eta pribatuak, haien giza baliabideak , eta unibertsitatetik kanpoko araubide orokor, araubide berezi eta helduen hezkuntzako irakaskuntza guztietan matrikulatutako ikasleen ezaugarriak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistroko zentro guztiak hartuko aintzat direktorioan
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa. Tokien banantze-maila txikiena: udalerria.
Denbora-eremua:
bildutako datuak, estatistikaren erreferentzia-urtean, honako aldagai hauek kontuan hartuta erregistraturiko jarduerari dagozkio: ikastetxeak; irakasleak eta irakasle ez diren langileak; eta ikasleak, egiten ari diren ikasketen arabera. Ikasleen eskola-emaitzen datuak estatistikaren erreferentzia-urteko n-1 aldiari buruzkoak dira. Ikasleen adinaren aldagaiari dagozkion datuak, ikasturtea hasi den urteko abenduaren 31n zuten adinari buruzkoak dira.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Zabalkundea

Izenburua:
Irakaskuntzaren Estatistika
Maiztasuna:
urterokoa

Datuak zabaltzeko erak

  • Internet: www.eustat.eus
  • EUSTATen Urtekari Estatistikoa
  • Prentsa-oharrak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali