Lan-merkatuaren zentsua

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Lan-merkatuaren zentsua (LMZ) - Eskaria
Eragiketaren kodea.
050404 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Beste organismo parte-hartzaileak.
Eustat
Maiztasuna.
Lau urtekoa
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Datu primarioak laginketa bidez biltzen dira

Helburuak

Lan Merkatuaren Zentsua (LMZ), Eskariaren azterketaren aldetik, Euskal Estatistika Planean sartutako estatistika-eragiketa da. 1996tik lau urtean behin egiten da egungo formatuan. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak du eragiketaren ardura, Euskal Estatistika Erakundearekin (EUSTAT) koordinatuta.

LMZk, oro har, Eskariaren azterketaren aldetik, honako helburu nagusiak ditu:

  1. Lehenengo eta behin, eta lehentasunez, Euskal Autonomia Erkidegoko establezimenduek sortutako enpleguaren gaineko datu orokorrak ematea. Horretarako, lurralde historikoka eta enpleguko eskualde handi edo arroka ere ematen dira datuak.
  2. Bigarrenik, eta osagarri gisa, autonomia-erkidegoan diren establezimenduen gaineko informazio orokorra ematea: geografia-merkatua, lehiatzeko eta teknologiako ezaugarriak, kontratazio-dinamika, kontratazioarekiko jarrerak eta prestakuntzarako joera.

Eremua

Biztanleria:
Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu ekonomikoen guztizkoa.
Lurraldea:
Eragiketari dagokion geografia-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa. Desagregazio-maila gorena 40 eskualdekoa da, batez ere definitutako enpleguko 11 eskualde-arroen datuak ustiatzen diren arren.
Denbora:
1996tik, lau urterokoak dira eta datuak urteko azken hiruhilekoan jasotzen dira.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Laginaren diseinua

Euskal Autonomia Erkidego (Euskal AE) osoko 7.100 establezimenduko laginetik abiatuta egiten da azterketa. Lagin hori 1999ko EUSTATen Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendetatik ateratzen da, honako irizpideen arabera:

  • 100 enplegatu edo gehiagoko establezimenduen kasuan, zentsu-hurbilketa egiten da eta Euskal AEko zentro guztiak sartzen dira laginean.
  • Gainerako kasuetan, eskualdeka, jarduera ekonomikoka, establezimendu-motaka eta enplegu-geruzaka egindako geruzatzetik abiatuta, ausazko lagin geruzatua osatzen da.

Lagina osatzeko prozesuan beste irizpide bat ere bada: 3 enplegu baino gutxiagoko establezimenduak gehienez 2.000 izango dira. 3 langiletik 99ra dituzten zentroetako enpleguak duen garrantzia kontuan hartuta, beharrezkoa da enplegu-kopuruen tarte horretako nahikoa establezimendu bermatzea.

Galdesortak

A Galdesorta

B Galdesorta

Zabalkundea

Paperezko argitalpena:
Txostena. Lan Merkatuaren Errolda-Eskaria.
Maiztasuna:
Lau urtekoa.
Internet:
www.eustat.eus

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali