Lan-merkatuaren zentsua

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Lan-merkatuaren zentsua (LMZ) - Eskaintza
Eragiketaren kodea.
050404 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Maiztasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Oinarrizko datuak laginketa bidez biltzen dira

Helburuak

Lan Merkatuaren Zentsua (LMZ) Euskal Estatistika Planean sartuta dagoen estatistika-eragiketa bat da; oraingo formatuan, 1993az geroztik egiten da urteroko maiztasunaz (1996an izan ezik). Eragiketaren erantzukizuna Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarena da, Euskal Estatistika Erakundearekiko (Eustat) lankidetzan.

Oro har, bi helburu nagusi planteatzen ditu LMZk:

  1. Lehenik, eta lehentasun gisa, lan-merkatua aztertzeko erreferentzia izatea herrialde historikoaz azpitiko lurralde-eremuetan; horrelako eremutzat, enplegu-eskualdeak edo -arroak hartzen dira.
  2. Bigarrenik, eta modu osagarrian, lan-merkatuko agregatu nagusiei dagozkien datuez gain, lurralde-eremu bakoitzaren egoera sektorial edo sozio-profesionalari buruzko hurbilketa bat eskaintzea. Hurbilketa hori estatistika-akatsen maila beheragokoetan oinarritzen da, jarduerari, enpleguari edo langabeari buruzko eragiketetan (EPA edo BJA) ohikoak direnen aldean.

Eremua

Biztanleria:
urte osoan edo urteko zatirik handienean ohiko egoitza gisa erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonak.
Lurraldea:
zein lurralde-eremuri dagokion eragiketa: Euskal Autonomia Erkidegoari. Destaldekatze-maila gorena 40 eskualdekoa da, incluyendo el conjunto de municipios mayores de 25.000 habitantes nahiz eta datuak funtsean zehaztutako 11 enplegu-eskualde edo -arroei buruz ustiatzen diren.
Denbora:
urteko erreferentziako datuak, urteko azken hiruhilekoan bilduak.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Laginaren diseinua

Oraingo lagina 14.5000 etxebizitzakoa da, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osorako.

Laginaren diseinua etapa bikoa eta autoponderatua da, LMZren enplegu-eskualde eta tipologia bakoitzaren barruan.

Lehen etapako laginaren tamaina 976 zentsu-sekziokoa da, tamaina desberdineko konglomeratuak. Lurralde historiko bakoitzeko biztanleriaren erro karratuarekiko proportzionala den esleipen bat egiten da. Araban, 135 sekzio inkestatzen dira, Bizkaian 532 eta Gipuzkoan 308 sekziotan. Sekzio-kopuruaren banaketa hori ez dagokio sekzioko inkestatu beharreko etxebizitzen hainbanako zatiketa bati; izan ere, kontuan izan behar ibilbide desberdinak egin beharko direla, eremuen edo lurralde historikoen arabera.

Lagin hori Lan Merkatuaren Zentsuan ezarritako eskualde-geruzapenari esleitzen zaio, zeina 40 geruzekin lortzen baita. Geruzapen horrek Eustatek zehaztutako eskualdeek eta 1996ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistikan 20.000 biztanletik gora zituzten udalerriak osatzen dute.

Tipologiek Euskal AEko guztizkoari egiten diote erreferentzia.

LMZ eskualdekako eta tipologiakako esleipena egiteko irizpide nagusia, betiere, horietako bakoitzeko pertsona-kopuruarekiko proportzionaltasuna da. Eskualdeak, ordea, oso desorekatuak dira, biztanleria-pisuari dagokionez. Hori dela eta, minimo batzuk ezartzea erabaki da, eremu geografiko batzuei buruzko lagin handiagoa lortzeko.

BJAk bezala, LMZk panel gisa funtzionatzen du; beraz, eragiketa honen beste oinarrizko balio bat 16 urtetik gorako biztanleriari dagozkion aldaketei buruzko epe luzerako informazioa eskaintzea da.

Laginari eransten zaizkion zentsu-sekzioen zozketa probabilistikoa eta proportzionala da, zuzenbidezko biztanlerian neurtutako sekzioen tamainaren aldean.

Laginketako bigarren etapan, inkestatuko diren etxebizitza nagusiak aukeratzen dira; lagina honako hauek osatzen dute:

  • Araban, sekzioko 32 etxebizitzako ibilbideak eskualde guztietan, Kantauri Arabarrean eta Laudioko udalerrian izan ezik (udalerri horrek sekzioko 40 etxebizitza izango ditu); Gasteizen, berriz, 16 etxebizitza inkestatuko dira sekzio bakoitzean.
  • Bizkaian, ibilbideak sekzioko 12 etxebizitzakoak izango dira.
  • Eta Gipuzkoan, sekzioko 16 etxebizitza.

Etxebizitza bakoitzeko, bi ordezko eskainiko dira.

Etxebizitza horiek zozketa bidez aukeratu dira 1998ko Etxebizitzen Gidazerrendan; zozketa sistematikoa izango da, ausazko aterakuntzaz. Gainera, etxebizitzan bizi den banako-kopuruak zerotik gorako izan behar du, eta ordezkoak titularrengandik hurbilekoak.

Galdeketak

Galdeketak

Zabalkundea

Paperezko argitalpena:
Txostena. Lan Merkatuaren Errolda-Ezkaintza.
Maiztasuna:
Urterokoa.
Internet:
www.eustat.eus

Datu-Bankua

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali