HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaBiztanleriaren eta etxebizitzen estatistika

Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika
Eragiketaren kodea.
010123 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Beste erakunde partaide batzuk.
Administrazioko fitxategiak hornitzen dituzten administrazioak:

- Eusko Jaurlaritzako sailak:

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

- Ogasun eta Herri Administrazio Saila Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE).

- Kultura Saila Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE).

- Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

- Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (GSDO).

- Herri Administrazioen Ministerioa: Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitatea (MUFACE).

- Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa (EEZP/INEM).

- Estatistikako Institutu Nazionala (EIN).

- Foru aldundiak: Katastro Zuzendaritza eta Ogasun eta Finantza Sailak.

Maiztasuna.
Hamar urtero.
Eragiketa-mota.
Zentsua
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Eustateko Biztanleriaren Erregistroa aintzat hartzen da eta administrazio iturri ezberdinak bateratzen dira.

Helburuak

Zentsuaren helburu nagusiak honakoak dira:

1) Biztanleak eta familiak zenbatzea.

2) Etxebizitzak eta, batez ere, beteta dauden etxebizitzak zenbatzea.

3) Biztanleriaren egitura eta familien osaketa zein diren jakitea.

4) Etxebizitzen egitura eta ekipamendua ezagutzea.

5) Euskal AEko egituraren deskripzioa lortzea, ikuspegi ezberdinetatik. Horretarako demografia, osasun, hezkuntza, ingurumen eta abarren gaineko politikak planifikatu eta aztertuko dira.

6) Lurralde historikoa baino maila txikiagoan ekoiztea egiturazko eta sektoreko adierazleak.

7) Erakunde publiko nahiz pribatuen beharrizan estatistikoak betetzea.

8) Estatistika horren bidez administrazio iturriak erabiltzeko metodologia bat garatu eta ezartzea, hau da, adierazle ezberdinak lantzeko zentsu estatistikak ekoiztuko dituen metodologia.

9) Estatistika erabiltzea laginen iturrien bidez lortutako egiturazko eta arlokako adierazleak analizatzeko edo horien kalitatea egiaztatzeko.

Eremua

Populazio-eremua:

- ZEuskal AEn erroldatuta dauden pertsona guztiak sartzen dira estatistika honetan.

- Halaber, Euskal AEn dauden etxebizitza eta eraikin guztiak ere sartzen dira. Baina salbuespen gisa, ez dira estatistika honetan kontuan hartuko hutsik dauden hondatutako eraikinak, nekazaritzako eraikinak edo eraikitzen ari direnak.

Lurralde-eremua:
Euskal Autonomia-Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetako estatistika-unitateak.
Denbora-eremua:
Eragiketaren erreferentzia-data 2016ko azaroaren 1a da.

Zabalkundea

  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua
  • Argitalpen elektronikoak
  • Internet: www.eustat.eus

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali