Bizi-baldintzen inkesta

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Bizi-baldintzen inkesta
Eragiketaren kodea.
010901 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Maiztasuna.
5 urtero
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Laginketa bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea

Helburuak

Bizi- inkestaren helburu orokorra da, arduradun politikoei, ekonomia eta gizartearen eragileei, unibertsitateari, ikerlari pribatuei eta, oro har, herritarrei, Euskal Autonomia Erkidegoko familien, norbanakoen eta ingurunearen bizi-kondizioei buruzko argibide zehatzak eta aldian-aldikoak ematea.

Helburu orokor horrek hiru helburu berezi ditu bere baitan:

1. Norbanakoei dagokienez, osasun, ikasketa, lan, aisialdi eta gizarte-harremanetako kondizioak ezagutzea.

2. Norbanakoak bizi diren ingurune edo zonako giro fisiko eta sozialaren egoera deskribatzea.

3. Familia-harremanak eta familiaren baliabide ekonomikoak aztertzea, bai eta etxebizitzaren hornidura ere.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Inkesta honen biztanleria-unibertsoa familian bizi diren biztanleak dira.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
Denbora-eremua:
Bizi- inkestaren denbora-erreferentzia, egiten den urtea da.

Inkesta 5 urtero egiten da.

Galdeketak

Galdeketak

Laginketa-era

Bi etapatan geruzatutako ausazko lagina da. Aurreneko etapa batean etxebizitzak aukeratzen dira geruza baten (zona geografiko baten) barruan haietan egin beharko baita familia-galdetegia; bigarrenean etxebizitza horietan nork erantzun beharko duen norbanakoaren galdetegia aukeratzen da.

Hasierako lagina-tamaina 7.500 etxebizitza dira. Lehen etapan, lagina lurralde historiko, zona geografiko eta hiriburuetan afixatzeko modua oinarritzen da geruza horietan okupatutako etxebizitza-kopuruaren banaketan eta antzeko eragiketa estatistikoetan izandako erantzun- eta aukeragarritasun-tasetan. Gainera etxebizitza-lagina biztanleen zenbait ezaugarriren arabera orekatua dago, alegia laginak erreproduzitzen ditu lurralde historikoetan ezagututako banaketa batzuk; zehazki sexu eta adin piramidea, naziotasunarena, tamainaren araberako familia-banaketa eta zona geografikoetako biztanleria.

Bigarren etapan, ausazko zozketa egiten da, banakako galdetegia nork erantzun beharko duen etxebizitzan.

Zabalkundea

Paperezko argitalpena

Izenburua:
Bizi-kondizioen inkesta. Emaitzen analisia
Maiztasuna:
5 urtean behin

Datuak zabaltzeko bestelako erak

  • Internet: www.eustat.eus
  • EUSTATen Urtekari Estatistikoa
  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali