Inkesta demografikoa

Identifikazioa

Eragiketaren izena:
Inkesta demografikoa
Eragiketaren kodea:
010313 (Euskal Estatistika-Plana)
Erakunde arduraduna:
Eustat
Aldizkakotasuna:
Bost urtez behin
Eragiketa-mota:
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki:
Laginketa bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea

Helburuak

2016ko Demografiako Inkesta, laginketa bidezko ikerketa estatistikoa da; eta, horren bidez, bi helburu lortu nahi dira:

  1. Gaur egun, biztanleriari buruzko zifra ofizialak udaletako erroldak etengabe eguneratzen direlako lortzen dira. 1996. urtean hasi zen prozesu horrekin, hau da, erroldako azken berritzea egin zen urtean. 2001. urtean Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua egin zen, baina 2006. urtean erroldetatik ateratako biztanleriaren zifrak baliozkotuko zuen zentsu-eragiketarik egin ez zenez, laginketaren bidezko eragiketa bat egin behar izan zen datu horiek guztiak (biztanleriari eta hutsik nahiz beteta dauden etxebizitzei buruzkoak) egokitzeko eta administrazioaren bidez zaila eskura daitekeen informazioa osatzeko (euskararen ezagutza eta erabilera eta jarduera ekonomikoarekin erlazionatutako aldagaiak, bereziki lanbidea eta lantokia, esaterako).
  2. Bigarren helburua da, inkesta egiten duten pertsonen historia demografikoa jasotzea. Informazioa jasotzeko, fenomeno demografikoetarako (ezkontzak, jaiotzak, etab.) atzera begirako hurbilketa-metodoa erabiltzen da; hau da, eredu honen bidez, biztanleak eta haiei eragiten dieten fenomeno demografikoak erlazionatzen dira.

Inkesta hau egitean hurrengo helburuak bete nahi dira:

  • Ugalkortasunaren azterketa, emakume guztiak eta soilik ezkonduta daudenak kontuan hartuta. Proiekzio demografiko zehatzagoak egitera bideratuko da.
  • Gizonezkoen eta emakumezkoen ezkontzen azterketa, baita ezkontzak apurtzeko ematen diren arrazoiena ere. Bestelako elkartze egonkorrak ere aztertzen dira.
  • Familiaren benetako tamaina, seme-alaba kopuru ugaritsuena eta lehenengo seme-alabaren eta hurrengoen artean uzten den denbora aukeratzeko lehentasunak.
  • Familien eraketa eta seme-alabak gurasoen etxetik joatea.
  • Familia-moten bilakaera bizi-ziklo osoan zehar.

Eremua

Biztanleriari dagokionez:
eragiketak hartzen dituen biztanleak: urte osoan edo urte gehienean ohiko etxebizitza moduan erabiltzen diren famili etxebizitzetan bizi diren pertsonak.
Geografiari dagokionez:
eragiketak hartzen duen lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa: Gehienez lurralde historikoetako bakoitzeraino desagregatu daiteke.
Denborari dagokionez:
2016ko azaroaren 1a izango da, betiere, erreferentziako data. Bestalde, atal bakoitzak inkestako informazioen denbora jakin bat izango du. Izan ere, ondoko denbora-eremuak ezberdinduko dira:
  • Pertsonen kasuan aldi biografikoa hartuko da kontuan: gertaera demografikoa ematen denetik (ezkontza, seme-alabaren jaiotza, lehenengo migrazioa, etab.) gaur egunera arte. Logikoa denez, pertsona bakoitzak denbora-eremu ezberdina izango du.
  • Inkesta egin aurreko astea erreferentzia moduan hartuko da jarduera ekonomikoari buruzko informazioak jasotzeko.

Inkesta 5 urtero egingo da

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketa

Lagin-diseinua

2016ko inkestako laginean, Euskal Autonomia Erkidego osoko 30.000 etxe hartu dira kontuan guztira. Hasieran erabakitakoaren arabera, beteta dauden etxebizitzen lagina 25.000koa izan behar da eta hutsik dauden etxebizitzena 5.000koa.

Ondorioz, lurralde historiko bakoitzean beteta dagoen etxebizitza kopuruaren erro karratuarekiko banaketa proportzionala egingo da.

Lurralde historiko bakoitzerako laginaren banaketa egiten denean, modu proportzionalean banatuko da udalerriko tamaina-geruzen artean. Guztira 4 geruza dira:

  1. 100.000 biztanletik gora; zehazki, lurralde historikoetako hiriburuak.
  2. 40.000-100.000 biztanle
  3. 10.000-40.000 biztanle
  4. 10.000 biztanleraino

Baina ez da guztietan gauza bera egingo:

  • Hutsik dauden etxebizitzetan, galdeketako A orrialdea baino ez da beteko.
  • Beteta dauden eta galdeketaren zenbakia bikoitia duten etxebizitzetan (gutxi gorabehera 12.500 etxebizitza) galdeketa osoa beteko da.
  • Beteta dauden eta galdeketaren zenbakia bakoitia duten etxebizitzetan (gutxi gorabehera 12.500 etxebizitza) galdeketaren I orrialderaino beteko da (berau barne).

Gero, elkarrizketa egin den unean etxebizitzan bizi diren pertsona guztiei buruzko informazioa bilduko da, informatzaile baten edo gehiagoren laguntzaz.

Zabalkundea

Datuak urtean zabaltzeko bestelako erak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali