HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaNekazaritzako ustiategien egituraren inkesta

Nekazaritzako ustiategien egituraren inkesta

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Nekazaritzako ustiategien egituraren inkesta
Eragiketaren kodea.
102114 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Beste erakunde partaide batzuk.
Nekazaritza eta Arrantza Saila; foru-aldundiak
Aldizkakotasuna.
Bi urtean behingoa
Eragiketa-mota.
Inkesta
Metodologia, datuen sorburuaren arabera.
Datu primarioak zuzenean biltzen dira elkarrizketa bidez

Helburuak

2013ko inkestak honako helburu nagusiak ditu:

  1. Espainiako nekazaritzaren egoera ebaluatzea, nekazaritzako ustiategien egitura-bilakaera jarraitzea eta Europar Batasuneko Estatu guztien artean konparagarriak diren emaitzak lortzea.
  2. Europar Batasunak Kontseiluaren erregelamenduen bidez ezarritako lege-araudia betetzea eta nekazaritza-sektorearen estatistika-informazioa eskaerei erantzutea, estatuko estatistika-eskaerei zein nazioartekoei.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Aztergai den biztanleria honako irizpideek definitzen dute:
  • Gutxienez 1Ha.ko Nekazaritzako Azalera Erabilia (NAE) duten nekazaritzako usteategi guztiak.
  • Gutxienez 0,2 Ha.ko NAE aire zabalean eta aterpe baxuan, barazki, lore eta landare apaingarrietarako edo laboreak berotegian, fruta-arbola ureztatuak (zitrikoak barne) edo haztegiak izateko bideratzen duten nekazaritzako ustiategi guztiak.
  • 2009ko Nekazal Zentsuan 0,75 Europako Dimentsio Unitateko (EDU) (1 EDU= 1.200 euro) edo gehiagoko Guztizko Margina Gordina (GMG) zuten Abeltzaintzako Unitate (AU) bat edo gehiago izan zituzten nekazaritzako ustiategiak.
Hiru irizpide horiek independenteak dira, hots, horietako bat behintzat bete behar du ustiategiak aztergai dugun biztanleriaren parte izateko.
Lurralde-eremua:
azterketa Euskal AEren lurralde guztian egiten da.
Denbora-eremua:
inkestaren erreferentzia-aldiak nekazaritzako urteari egiten dio erreferentzia, hau da, inkestaren aurreko aldiko urriaren 1a eta aztergai dugun aldiko irailaren 30a bitarteko nekazaritzako kanpainari, abeltzaintzan izan ezik. Izan ere, abeltzaintzako erreferentzia-data elkarrizketaren eguna da.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdesorta

Galdesorta

Zabalkundea

  • Internet: www.eustat.eus
  • EUSTATen Urtekari Estatistikoa
  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua (Lurren banaketa orokorra)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali