Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketaren kodea.
132680 (Euskal Estatistika-Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Aldizkakotasuna.
Hilekoa
Eragiketa-mota.
Zentsu bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriaren arabera.
Lehen mailako datuen bilketa zuzena

Helburuak

Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestaren helburuak:

a. Jakin nahi dugu zer bidaiari-mugimendu dagoen (sarrerak eta okupatutako oheak) Euskal AEko turismo-etxeetan, horiek aztertu baititugu (hotel, nekazaritza-turismo, landetxe eta turismo-apartamentuetan).

b. Okupazioari buruzko indizeak edukitzea, logelen (edo apartamentuen) nahiz plazen arabera eta bidaiarien batez besteko egonaldia aintzat hartuta.

c. Hotel-establezimenduetako eskaintza jasotzea.

d. Sektore honetako enpleguari buruzko informazioa ematea.

e. Hotel sektoreko errentagarritasun adierazleak sortzea.

Eremua

Biztanle-eremua:
Hain zuzen ere, Euskal AEn kokaturik dauden hotelak (hotelak, ostatuak eta pentsioak), nekazaritzako turismo-etxeak, landetxeak eta turismo-apartamentuak aztertu ditugu.
Lurralde-eremua:
Euskal Autonomia Erkidego osoan egin da azterketa, lurralde historikoetako eta interes turistikoa duten beste eremu geografiko batzuetako informazioa emanez.
Hotel-establezimenduei dagokienez, honako eremu geografiko hauek zehaztu dira:
• Bizkaian eta Gipuzkoan: hiriburua, metropoli aldea, kostaldea eta barrualdea
• Araban: hiriburua, Arabako Errioxa eta Arabako gainerako eskualdeak
Landetxeei dagokienez:
• Bizkaian eta Gipuzkoan: metropoli aldea, kostaldea eta barrualdea
• Araban: Arabako Errioxa eta Arabako gainerako eskualdeak
Izendegiak eta kodeak
Denbora-eremua:
Inkesta hilean behin egiten da, etengabe, urteko hamabi hilabeteetan.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdesorta

Galdesorta

Laginaren diseinua

Turismo-establezimendu bakoitzaren estratifikazioa egiteko erabiltzen diren irizpideak eta inkestan aztertuko diren aldiak honela ezartzen dira:

- Estratifikazioa motaren arabera: Hotel-establezimendua (hotelak eta ostatuak), landetxeak (nekazaritza-turismoak eta landetxeak) eta turismo-apartamentuak

- Nola banatu ditugun geografikoki: Hotelak eta landetxeak, aurretiaz definituriko inguru batzuen arabera; eta, turismo-apartamentuak, berriz, Euskal AEko lurralde historikoen arabera.

- Estratifikazioa kategoriaren arabera: Hotel-establezimenduetan kategoriaren (izar kopuruaren) araberako informazioa ematen da, eta honako hauek bereizten dira:
• 1. multzoa: 5, 4 eta 3 izarreko hotelak eta ostatuak
• 2. multzoa: izar 2 eta 1eko hotelak eta ostatuak

- Erreferentziako asteen aukeraketa: 2. multzoko establezimenduei bata bestearen atzeko zazpi eguni buruzko informazioa eskatzen zaie; egun hauek zozketa bidez ezartzen dira astero. Bada, informazio horren bidez, establezimendu guztiekin erreferentziako hilabeteko egun guztiak hartzen dira.

Hedapena

Hilero Interneten

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali