HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaIngurumenari eta familiei buruzko inkesta. 2008

Ingurumenari eta familiei buruzko inkesta. 2008

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Ingurumenari eta familiei buruzko inkesta
Eragiketaren kodea.
090001 (Euskal Estatistika Plana).
Erakunde arduraduna.
EUSTAT
Maiztasuna.
Bost urtean behin.
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Lehen mailako datuen bilketa zuzena.

Helburuak

Eragiketako helburu nagusienak:

- Familiek ingurumenari lotuta dituzten ohiturak, kontsumo-jarraibideak eta jarrerak ikertzea.

- Ingurumenaren ezaugarri ezberdinei dagokienez, etxebizitzetan dauden ekipamenduak eta horien erabilera aztertzea; horrela, familientzako ingurumen-politikak landu ahal izango dira (energia aurreztu, energiaren kontsumoa murriztu, zaborrak bereizi…). Gainera, azterketa horren bidez adierazleak autonomia-erkidegoaren arabera alderatu ahal izango dira.

- Mota honetako azterketak egiten dituzten beste herrialde batzuekin alderatzea.

Eremua

Populazio-eremua:

Eragiketak hartzen dituen biztanleak: familia-etxebizitza nagusietan, hau da, urte osoan edo urteko hilabete gehienetan ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkor moduan erabiltzen diren etxebizitzetan bizi diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonak.

Lurralde-eremua:

Eragiketak hartzen duen lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Denbora-eremua:

Estatistikan biltzen diren datuen data edo aldia: landa-lana 2008ko maiatzean hasi eta irailean amaitu da. Erreferentzia-aldiak galdeketako galdera-multzoen arabera aldatu ahal izango dira (azken astea, azken hilabetea, azken urtea.

Kontzeptuak eta definizioak

Kontzeptuak eta definizioak

Laginaren diseinua

Laginaren diseinua hiru etapako laginketak osatzen du, eta lehen mailako unitateak estratifikatu egiten dira.

Lehenengo etapan, zentsu-esparruak hautatzen dira. Esparruen barruan familia-etxebizitza nagusiak hautatu behar dira bigarren etapako unitate moduan. Hirugarren etapan, etxebizitza bakoitzetik 16 urteko edo gehiagoko pertsona hau hautatu behar da.

Lagina hautatzeko esparruan, zentsu-esparruen azken zerrenda eguneratuak osatutako eremuak daude. Bigarren etapako unitateak hautatzeko familia-etxebizitza nagusiak erabili dira, hau da, laginerako hautatu diren esparruetako bakoitzean jasotzen diren biztanleen errolda jarraitu eguneratuenetik ustiatutako familia-etxebizitza nagusiak.

Esparruaren udalerriak duen tamainaren arabera definitu dira estratuak.

Inkesta honetako lagina 5.000 etxebizitzakoa da. Hauek, 625 esparrutan daude multzokatuta, 8 etxebizitza bakoitzean. Hona hemen laginaren banaketa lurralde historikoka:

Araba: 1.128 etxebizitza 141 zentsu-esparrutan.
Bizkaia: 2.144 etxebizitza 268 zentsu-esparrutan.
Gipuzkoa: 1.728 etxebizitza 216 zentsu-esparrutan.

Elkarrizketa egin behar denean etxebizitzaren batek elkarrizketan ez parte hartzeko moduko inguruabarren bat izan badu, beste bat hartuko da. Hori gorabehera, guztira esparru bakoitzean 8 etxebizitzak parte hartu beharko dute. Horretarako, esparru bakoitzean, 8 etxebizitza titularrez gainera ordezko beste 8 etxebizitza egon behar dira.

Zabalkundea

Paperean argitaratua: Ez

Datuak urtean zabaltzeko bestelako erak:

  • Internet: www.eustat.eus
  • Taula estatistikoak
  • Prentsa-oharrak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali