Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Identifikazioa
- Eragiketaren izena
- Informazioaren gizartearen inkesta-IGI-Familiak
- Eragiketaren kodea
- 220122 (Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna
- Eustat
- Aldizkakotasuna
- Urterokoa
- Eragiketa-mota
- Laginketa bidezko inkesta
- Metodologia, datuen sorburuaren arabera.
- Laginketa bidez oinarrizko datuak
zuzenean biltzea
Helburuak
Eragiketako helburu nagusienak:
Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestaren (IGI-Familiak) helburu
orokorra da arduradun politikoei, eragile ekonomiko eta sozialei,
unibertsitateari, ikertzaile pribatuei eta oro har herritarrei Informazioaren
eta Komunikazioaren Teknologia berriek (IKT) Euskal Autonomia Erkidegoko
biztanlerian duten zabalkundeari buruzko informazioa eskaintzea.
Helburu orokor hori hiru helburu berezitan zehaztu daiteke::
1) Biztanleek etxean, ikastegian edo lantokian nolako IKT tresnak
dituzten eta tresna horiek nola erabiltzen dituzten jakitea, batez
ere Interneti buruzkoak.
2) Biztanleek sarean dituzten interesguneak atzematea, gai jakin
batzuei buruzkoak: merkataritza-salerosketak, gehien erabiltzen
diren zerbitzuak eta gehien bisitatzen dituzten guneak.
3) Teknologia horiek (IKT) euskal gizartean zenbaterainoko zabalkundea
duten aztertzea, inguruko beste gizarte batzuen aldean, eta aztertu
den biztanleriak etorkizunean nolako portaera izango duen ezartzea.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- eragiketak hartzen
dituen biztanleak: familia-etxebizitzetan bizi diren 6 urteko eta
gehiagoko biztanleak.
- Geografia-eremua:
- eragiketak hartzen duen lurralde-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa eta bere lurralde historikoak.
- Denbora-eremua:
- estatistikan biltzen diren datuen data edo
aldia. Sei hilean behingo datuak: datuak, urte natural bakoitzeko
bigarren edo laugarren hiruhilekoei buruzkoak dira.
Kontzeptuak eta Definizioak
Biztanleriaren
IKT ekipamendua
Internet
erabiltzen duten biztanleak
Lagin-diseinua
Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (IGI-Familiak)
izeneko inkesta laginketa bidezkoa da eta Euskal AEko 6 urteko eta gehiagoko
biztanleak hartzen ditu aztergai.
Laginketarako oinarri bezala, hiruhileko berean Biztanleria jardueraren
arabera sailkatzeko inkestarako (BJA) hautatu ziren 6.344 etxebizitza
hartu dira. Etxebizitza bakoitzeko, ausaz, pertsona bat aukeratzen
da; gainera, ikasleak daudenean prozedura bera erabiliz
bakoitzeko bat hartzen da.
Hautatzeko irizpidea Kish-en taula batean oinarritzen da, hau da,
funtsezko koordenatu bezala pertsona zenbakiarekin eta aste zenbakiarekin
egin den taula batean.
Hautatutako pertsona multzoak (bat etxebizitza bakoitzeko gehi ikasleak,
okupatuak eta 6-14 urte bitarteko adingabekoak) osatzen du IGIren
(Familiak) lagina. Elkarrizketa galdeketa berezi baten bidez egiten
da (honi erantsita doa).
Galdeketak ez ditu pertsona inkestatuen ezaugarri soziodemografikoak
biltzen; izan ere, informazio hori aurretik BJAren datu-basean dago
(aldi berari buruzkoa) eta datuen ustiapena egin aurretik sartzen
da.
Laginketa-Erroreen
Kalkulua.
Galdesorta
Informazioaren
Gizarteari buruzko Inkesta (Familiak)
Zabalkundea
Paperean argitaratua:
Gizartearen Informazioa-Euskadi -Urterokoa-