HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaInformazioaren gizartearen inkesta. IGI- Administrazioa

Informazioaren gizartearen inkesta. IGI- Administrazioa

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Informazioaren gizarteari buruzko inkesta. IGI - Administrazioa
Eragiketaren kodea.
222141 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Aldizkakotasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen sorburuaren arabera.
Datu primarioen bilketa zuzena, laginketa bidez

Helburuak

Arduradun politikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateari, ikertzaile pribatuei eta herritarrei oro har informazioaren eta komunikazioaren teknologia (IKT) berriak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan sartzeko moduari buruzko aldizkako informazioa ematea da IGI-Administrazioaren xede orokorra.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek Administrazio Publiko horiek eskaintzen dituzten zerbitzu elektronikoak nola erabiltzen dituzten azaltzen du.

Xede orokorra hiru xede espezifikotan zehaztu daiteke:

1. Informazioaren eta komunikazioren teknologia nagusien erabilera-maila, langileek horietarako duten sarbidea barne hartuta, eta establezimenduetan segurtasun informatikorako dauden neurriak.

2. Interneten erabilera administrazioan: Internetera sartzeko sistemak eta enpresen webguneen ezaugarri nagusiak: eskaintzen dituzten hizkuntzak eta prestazioak.

3. Merkataritza elektronikoaren erabilera jarduera ekonomikoan.

4. Euskal AEko enpresek Administrazio Publiko horiek eskaintzen dituzten zerbitzu elektronikoekin egiten duten erabilera.

Eremua

Populazio-eremua:
Gutxienez % 50ean erakunde publiko baten mende dauden unitate juridikoek osatzen dute Administrazio Publikoen direktorioaren esparrua.
Zehazki, Euskal AEn hauek eratzen dute estatistika-eremua.
• Administrazio Zentrala
• Eusko Jaurlaritza
• Foru-aldundiak
• Udalak
• Mankomunitateak eta partzuergoak
• Udalerri-taldeak eta kuadrillak
• Tokiko erakunde txikiagoak
• Organismo autonomoak
• Beste erakunde publiko batzuk (Eusko Legebiltzarra, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Datuak Babesteko Euskal Agentzia, Euskal AEko Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, Lan Harremanen Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseilua)
• Sozietate kapitalaren gehiengoa Administrazio Publikoarena duten merkataritza-sozietateak
• Euskal Herriko Unibertsitatea
• Etxeen zerbitzura lan egiten duten eta irabazi asmorik ez duten fundazioak eta erakundeak, Administrazio Publikoak baldin badu partaidetzaren gehiengoa.
Lurralde-eremua:
Euskal AEko hiru lurralde historikoak jasotzen ditu.
Denbora-eremua:
Jasotzen diren datuen data edo aldia: urte naturala.

Kontzeptuak eta Definizioak

IKTen ekipamenduak

Internetera sartzeko bidea

Merkataritza elektronikoa

Laginaren diseinua

Etapa bakarrean geruzatuta dagoen laginak eratzen du EGI-Administrazioa inkesta.

Lagin hori errolda bidezkoa da 100 edo 100etik gora langile dauzkaten establezimenduetan, eta laginketa bidezkoa (geruza bakoitzaren tamainaren arabera proportzioan banatuta) 100 langiletik beherako establezimenduetan, 900 establezimendu ingururen lagina osatu arte.

Geruzapena lurralde historikoen eta enplegu-geruzaren arabera egiten da (enplegu-geruza lau modalitatetan dago multzokatuta).

Galdesorta

Galdera-sorta berarekin jasotzen dira administrazioaren eta enpresen establezimenduetako datuak: Informazioaren gizarteari buruzko inkesta.

Zabalkundea

  • Aldizkakotasuna: Urterokoa
  • Internet: www.eustat.eus
  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua (Ekipamendua)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali