HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaInformazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketaren kodea.
223002 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Aldizkakotasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen sorburuaren arabera.
Oinarrizko datuak laginketa bidez biltzen dira

Helburuak

IGIren helburu orokorra da informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek (IKT) Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan izan duten sartze-mailari buruzko aldian behingo informazioa ematea arduradun politikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateari, ikertzaile pribatuei eta herritarrei oro har.

Helburu orokor hori hiru helburu berezitan laburbil daiteke:

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia nagusien erabilpen-maila eta teknologia horien erabilera-aurreikuspena neurtzea, lan-pertsonalaren sarbidea era sartuz eta establezimenduetako informatika-segurtasuneko neurriak .

2. Interneten erabilera, establezimenduetan: Interneten sartzeko sistemak, Interneten bidez egiten diren jarduerak, eta enpresen webguneen ezaugarri nagusiak: eskaintzen dituen atarramentuak.

3. Salerosketa elektronikoaren garrantzia jarduera ekonomikoan: merkataritza elektronikoko erosketak eta salmentak egiteko erabiltzen diren bitartekoak eta ezaugarriak, bezero eta hornitzaileen ezaugarriak, bezero eta hornitzaileen etorki geografikoa eta merkataritzaren garapenean oztopo edo pizgarritzat hartzen diren osagaiak.

Eremua

Populazio-eremua:
Edozein tamainatako eta edozein jarduera-sektoretako establezimenduen multzoa, jarduera Euskal AEren eremuan egikaritzen duena, lehen sektorean eta etxeko sektorean izan ezik.
Lurralde-eremua:
Euskal AEko hiru herrialde historikoak hartzen ditu.
Denbora-eremua:
Biltzen diren datuak zein datari edo aldiri egiten dioten erreferentzia: urte naturala.

Kontzeptuak eta Definizioak

IKTko hornikuntza enpresa eta establezimenduetan

Enpresa eta establezimendu Internet erabiltzaileak

Merkataritza elektronikoa

Laginaren diseinua

IGI -enpresak- probabilitate-lagin jarraituarekin egindako inkesta dugu, hau da, jarduera-sektore guztietako (lehen sektorea eta etxe-zerbitzuak izan ezik) Euskal AEko establezimenduen gaineko panelarekin egindakoa da.

Panel hori zentsukoa da 100 enplegatu edo gehiagoko establezimenduetan eta laginekoa, 100 enplegatu baino gutxiagokoetan, geruza bakoitzaren tamainaren arabera proportzionalki banatuta, ia 7.200 establezimenduko lagina osatu arte.

Erantzun-gabezia ordezkatzeko, panela urtero berritzen da, aurreko paragrafoko irizpideen arabera, Eustaten Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendan sartu berri diren establezimenduekin.

Geruzapena honakoen arabera egiten da: lurralde historikoaren arabera, establezimenduaren tamainaren arabera 6 motatan taldekatuta, eta jarduera-adarraren arabera, EJSN 2009 Ekonomi Jardueren Sailkapen Nazionalaren taldekatzeei dagokien A38 sektorizazio normalizatuaren arabera sailkatuta.

Informazioa Internet bidez, postaz, elkarrizketa pertsonalaren bidez edo telefonoz jasotzen da.

Laginketa-Erroreen Kalkulua.

Galdesortak

Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta-Enpresak.

Zabalkundea

  • Argitalpen irarria: Informazioaren Gizartea -Euskadi
  • Aldizkakotasuna: Urterokoa
  • Internet: www.eustat.eus
  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua (Hornikuntza)
  • Datu-Bankua (Internet erabiltzaileak)
  • Datu-Bankua (Merkataritza elektronikoa)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali