Familia-gastuaren estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Familia-gastuaren estatistika
Eragiketaren kodea.
172503 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Maiztasuna.
urte bat
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Laginketa bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegorako eta lurralde historikoetarako helburu nagusiak kategoriatan banatu dira:

  • Urteko kontsumoaren gastuari buruzko zenbatespenak lortzea, eta etxearen aldagai batzuen arabera sailkatzea.
  • Kontsumoaren gastuak urte batetik bestera izan duen aldaketari buruzko zenbatespena.
  • Kontsumoari buruzko zenbatespena, elikagai batzuen kopurua aintzat hartuta.

Eremua

Biztanleria-eremua:
etxe pribatuak, eta horietan bizi diren pertsonak.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa. Gehienez lurralde historikoetako bakoitzeraino desagregatu daiteke.
Denbora-eremua:
urte bat.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak.

Galdeketak

Galdesorta

Laginketa-era

Familia Gastuari buruzko Inkestak etapa biko langiketa estratifikatua du oinarritzat; lehenengo etapan, Euskal AEk inkesta egitean dituen zentsu-unitateak hautatzen dira. Bigarren etapan, aldiz, unitate horietako familien etxebizitzak hautatzen dira. Etxebizitzen artean, horietan bizi diren bizilagun guztiei egiten zaie inkesta.

Euskal AE osoan guztira 234 unitateri (*) egiten zaie elkarrizketa, hau da, 2.340 bizilaguni, bi erakundeen arteko lankidetza akordioaren arabera.

- (*) EUSTATek bertaratuta jaso du 117 unitateren informazioa, eta EINek beste 117ena, bi erakundeek horretarako lankidetza akordioa sinatu dutelako.

Zabalkundea

Argitalpen inprimatua:

EUSTATen estatistika urtekaria (urtero).

Beste hedapen mota batzuk (urtero)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali