HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaEraikuntzaren koiunturako indizea

Eraikuntzaren koiunturako indizea

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketaren kodea.
122403 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Maiztasuna.
Hiruhilekoa
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Datu primarioen laginketa bidezko bilketa

Helburuak

Eragiketa estatistiko horren helburu nagusienak ondokoak dira:

  • Eraikuntzaren sektorearen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaera hiruhilero neurtzea.
  • Kontu Ekonomikoetan Eraikuntzaren sektoreari buruz jasotzen diren makromagnitude nagusienen bilakaera balioesteko aukera emango duen adierazlea lortzea, eta organo betearazleei erabakiak hartzeko beharrezko informazioa ematea.
  • Urterik urtera eta hiruhilekoen artean erkatzeko moduko balioak eskaintzea. Horretarako, Eraikuntzaren Koiunturaren Indizea egutegiaren ondorioetatik eta urtarotasun-ondorioetatik zuzenduko da. EKI zuzenduak urtetik urtera erkatzeko moduko balioak eskaintzen ditu, eta desestazionalizatuak hiruhilekotik hiruhilekora.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Eremu honen barruan eraikuntzaren jarduera sartzen da, Ekonomi Jardueren Sailkapen Nazionaleko F sekzioan zehaztu bezala (EJSN-2009).

Inkesta, eraikuntzan bakarrik lan egiten duten edo eraikuntza jarduera nagusitzat duten enpresei zuzentzen zaie; bertan, gainera, euron partaidetza-portzentajea osatzen duten Aldi Baterako Enpresa Elkarteen (ABEE) jarduerak sartzen dira.
Geografia-eremua:
Eragiketa Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu da.
Denbora-eremua:
Eraikuntzaren Koiunturaren Indizea hiru hilero kalkulatzen da.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak.

Galdeketak

Galdeketa

Laginketa-era

Eraikuntzaren Koiunturaren Indizearen lagin-diseinuan bereiztu egiten dira, batetik, 5-19 langile dituzten enpresak eta, bestetik, 19 langile baino gehiago dituztenak:

  1. Eustateko jarduera ekonomikoen direktoriotik 19 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiak zehatz-mehatz ikertu dira, eta gero zentzu-geruza bat osatu da.
  2. Bestalde, 5-19 langile dituzten enpresentzat ausazko lagin bat lortu da, jarduera nagusitzat eraikuntza duten enpresak eta jarduera nagusitzat obra zibila duten enpresak barru hartzen dituena.

Zabalkundea

Argitalpen inprimatua:

Eustaten estatistika urtekaria (urtero).

Beste hedapen mota batzuk (hiru hilero)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali