HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaMerkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan AHEK

Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan AHEK

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Eragiketaren kodea.
142533 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Maiztasuna
Hilerokoa
Eragiketa-mota.
Zentsua
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Datu primarioak biltzea

Helburuak

Azalera handiko saltokiek eta elikagai-kateek ordezten duten txikizkako merkataritzaren sektorean, salmenten eta langile okupatuen egoeraren gaineko adierazlea eskuratzea da eragiketa honen xedea. Honako aldagai hauek aztertzen dira:

- Langile okupatuak: soldata duten langileak (finkoak eta behin-behinekoak) nahiz soldatarik ez dutenak (autonomoak), hilabetean okupatuta dauden pertsonen batezbestekoa adieraziz.

- Salmentengatiko diru-sarrerak: enpresak Euskal AEn eta lurralde historikoen arabera sailkatuta dituen establezimenduen multzoan guztira egindako fakturazioa hartzen du, BEZa kenduta.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Salmenta-azalera 2.500 metro karratukoa edo hortik gorakoa duten Euskal AEko establezimenduek eta elikagai-kateek osatzen dute ikerketaren xede den populazioa. Elikagai-katetzat hartzen dira Euskal AEn gutxienez hiru lokal eta 100 langiletik gora dituzten enpresa guztiak, azalera handikoak barne hartuta (edukitzekotan).

Azalera handiko saltokien kasuan, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN 2009) 47. dibisioari dagokio lokal horietan garatzen den jarduera, txikizkako merkataritzan, motordunen ibilgailuak eta motozikletak izan ezik. Elikagai-kateen kasuan, EJSN 2009ren 4711 jarduerari dagokio bertako jarduera, txikizkako merkataritzan, espezializatuta ez dauden establezimenduetan, elikagai-, edari- eta tabako-produktuak gailentzen direnetan.

Geografia-eremua:
Ikerketaren xede dira Euskal AEko populazio-eremuko establezimendu guztiak.
Denbora-eremua:
Azalera handietako eta elikagai-kateetako merkataritza-indizea hilero kalkulatzen da. Indizearen oinarrizko aldia edo erreferentziazko aldia 2015a da. Oinarrizko urtean, hots, 2015ean hilero argitaratu diren hamabi indizeen batezbesteko aritmetikoa 100 da. Beraz, hilero argitaratzen diren indizeak urte horren ingurukoak izango dira.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Galdeketak

Laginaren diseinua

Azalera handietako eta elikagai-kateetako merkataritza-indizeak errolda-izaera dauka, eta jarduera nagusia EJSN 2009aren 47. dibisioan gauzatzen duten establezimendu guztiek osatzen dute, jarduera Euskal AEn garatzen badute eta 2.500 metro karratuko azalera edo hortik gorakoa badute (txikizkako merkataritza, motordun ibilgailuak eta motozikletak izan ezik), bai eta elikagai-kateek ere: Euskal AEn gutxienez hiru lokal eta 100 langile dituzten enpresak, azalera handikoak barne hartuta (edukitzekotan), txikizkako merkataritzan espezializatu gabeko establezimenduetan, elikagai-, edari- eta tabako-produktuak gailentzen badira (EJSN 2009aren 4711).

Aztertu diren bi aldagaietarako indizeak eskuratu dira. Salmenten indize orokorra honela banantzen da: elikagaien indizea eta gainerakoa. Indizeak kalkulatzeko, Laspeyres metodologia erabiltzen da. Indizeak zuzendu egiten dira, bai egutegi-ondorioetan, bai urtaro-ondorioetan. Egutegi-ondorioetan zuzendutako indizeek urterik urte alderatu daitezkeen balioak ematen dituzte; hilabeteen arteko alderaketak egiteko, berriz, urtaroetatik ateratako indizeak erabiltzen dira. Inkestetan salmenten inguruan jasotzen den zuzeneko informaziotik abiatuta, termino nominaletan (ohiko prezioak) nahiz, aurrekoen deflaziotik abiatuta, benetako terminoetan (dagokion oinarrizko urterako prezio etengabeak; egun, 2015erakoak) eskuratzen dira salmenta-indizeak.

Zabalkundea

  • Internet: www.eustat.es
  • Prentsa-oharrak
  • Estatistika-taulak
  • Datu bankua

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali