HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaINBENTARIOA – Plangintza Orokorraren Inbentarioa

INBENTARIOA – Plangintza Orokorraren Inbentarioa

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
INBENTARIOA – Plangintza Orokorraren Inbentarioa
Eragiketaren kodea.
200208 (2018-2022 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Planarena)
Erakunde arduraduna.
Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Beste organismo parte-hartzaileak.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza.
EUSTAT Euskal Estatistika Erakundea
Foru-aldundiak
Udalak
Gai-eremua.
Azpiegitura estatistikoa
Maiztasuna.
Urtekoa
Eragiketa-mota.
Bilketa
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Administrazio-erregistroetatik eratorritako datuak biltzea. Hauek dira iturri nagusiak: Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren jarduera, udal eta foru-aldundiekin izandako komunikazioak eta aldizkari ofizialak.

Helburuak

EAEko udalerrien plangintza orokorraren eta plangintza orokorreko hirigintzajardueraren egoerari buruzko informazioa biltzea eta egoera horren berri ematea, bai eta plangintza hori ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legera egokitu den islatzea ere.
Hirigintza-plangintzaren egoeraren berri emateko eta jendaurrean erakusteko administrazio publikoak duen betebeharra gauzatzea, lege horiek eta lege horiek betetzeak gure gizartearen garapena baldintzatzen dutenez.
Aurrekoari dagokionez, administrazio publikoak hirigintza-arloan duen eskumenaren eremuan, Lege berriak zehaztutako helburuak bete nahi dira. Eskumen hori jasotzen du Eusko Jaurlaritzak onartutako Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, Xedapen eta Printzipio Orokorrei buruzko I. Tituluan, Hirigintzari buruzko printzipio orokorrei buruzko II. Kapituluko 4. artikuluan («Interes publikoaren nagusitasunaren printzipioa»), 8. artikuluan («Herritarren parte-hartzearen printzipioa») eta 9. artikuluan («Jendaurreko informazioaren printzipioa»).
Bestalde, proiektuaren helburua da Lurralde Antolamenduaren Legeak eta Natura Kontserbatzeko Legeak jasotako antolakuntza moduak eta Natura Babesteko 3/98 Legeak aurreikusitako figurak eta prozedurak garatzeko oinarri izatea.

Ikertuko diren aldagai nagusiak

Plangintzari buruzko informazioa udalerrika:

- Indarreko plangintza, izapidetze-bidean dagoen plangintza, egokitzapena, datak

Plangintzarako egokitzapena lurraldeka, funtzio-arloka, eskualdeka

- Udalerri kopurua

- Egokitzapen portzentajea.

Eremua

Populazio-eremua:

Erreferentziako populazio-unitatea Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiak dira.

Udalerri, Arlo Funtzional, Probintzia edo Lurralde Historikoen eta Autonomia Erkidegoaren arabera informazioa biltzen da.

Eremu geografikoa:

Erreferentziako eremu geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak dira; laburpen-tauletan honela taldekatzen dira: udalerri bakoitzaren guztizko datuen arabera, funtzio-arloko, eskualdeka eta lurralde historikoka

Denbora-eremua:

INBENTARIOA Plangintza Inbentarioak jasotzen dituen datuak, t urteari dagozkionak, gehienera jota, informazio horri dagokion urteko urtarrilaren 1ean jasoak dira. t urteko urtarrilaren 1ari dagozkion inbentario-datuak, urtero argitaratzen dira eta t urteko abenduan hedatzen dira.

Kontzeptuak eta definizioak

Kontzeptuak eta definizioak

Zabalkundea

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali