Industriaren estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena
Industriaren estatistika
Eragiketaren kodea.
112311 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Beste erakunde parte-hartzaileak.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
Maiztasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Laginketa bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea

Helburuak

Hauek dira inkestaren helburu nagusiak:

1. Euskal industriaren bilbea xehetasunez ezagutzea.

2. Sektoreko makromagnitude nagusiak lortzea. Horiek, izan ere, noraezeko oinarri dira Input-Output taulak eta kontu ekonomikoak taxutzeko.

3. EUSTATek taxutzen dituen koiuntura-adierazleak (esaterako, industri produkzioaren indizea, industri prezioen indizeak, eraikuntzaren koiunturari buruzko inkesta eta eraikuntzako kostuen indizea) ateratzeko oinarri gisa erabiltzea.

4. Ekonomiaren eragileei ekonomia aztertzeko tresna baliagarri eta erabilgarria eskaintzea. Izan ere, halako tresna izatea biziro beharrezkoa da ziklo ekonomiko labur-laburrak ditugun honetan.

Eremua

Biztanleria-eremua:

jarduera nagusia (sortutako balio erantsiaren arabera neurtua) industria-arlokoa duten enpresak, enpresa horiek egiten dituzten bigarren mailako jarduera guztiak nahiz industriakoak, nahiz zerbitzuetakoak barne hartuta.

Ekonomia Jardueren Espainiako Sailkapenaren (CNAE 2009) arabera, honako sekzio hauek barne hartzen ditu:

B: Erauzte-industriak.

C: Manufaktura-industria.

D: Electricity, gas, steam and air-conditioning supply

E: Water supply; sewerage, waste management and remediation activities

Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoaren geografia-eremuan kokaturiko unitate estatistikoak.
Denbora-eremua:
erreferentzia-aldia berezko urteko ekonomia-ekitaldia da. Salbuespen gisa, erreferentziatzat berezko urtearekin bat ez datozen aldiak hartzen dituen kontularitza duen enpresarik izanez gero, dagokion urtean amaitzen diren ekitaldietako argibideak jasoko dira.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Galdeketak

Laginketa

Probabilitate-laginketa egiten da, bi alditan:

1. Aldi bakarreko laginketa: langile-kopuru jakin batetik abiatuta aukeratzen dira unitate estatistikoak, bat probabilitateaz.

2. Esleipen onenaren bidezko ausazko laginketa.

Laginketa-Erroreen kalkulua.

Zabalkundea

Izenburua:
Industri kontuak
Maiztasuna:
urterokoa

Datuak zabaltzeko bestelako erak

  • Internet: www.eustat.eus
  • EUSTATen Urtekari Estatistikoa
  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali