HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaEuskararen gizarte-azpiegitura publiko eta pribatuen zentsua

Euskararen gizarte-azpiegitura publiko eta pribatuen zentsua

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Euskararen gizarte-azpiegitura publiko eta pribatuen zentsua.
Eragiketaren kodea.
020713 (Euskal Estatistika Plana).
Erakunde arduraduna.
Kultura Saila: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.
Maiztasuna.
Irregularra.
Eragiketa-mota.
Bilduma.
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Nagusiki euskara erabiltzen duten edota euskararen erabilera bultzatzen duten talde, elkarte eta erakundeen oinarrizko datuen bilketa.

Helburuak

Nagusiki euskara erabiltzen duten edota euskararen erabilera bultzatzen duten talde, elkarte eta erakundeen kopurua eta ezaugarri nagusiak ezagutzea.

Euskararen erabilera normalizatzeko lan egiten duten egitura publikoen eta pribatuen zentsua egitea izaera juridikoaren, eragin eremu geografikoaren eta jarduera-esparruaren arabera bereizita.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Ez zaie biztanleei erreferentzia egiten, euskararen azpiegiturei baizik (elkarteak, erakundeak, norbanakoak).
Geografia-eremua:
Euskal Herria, Euskal Autonomia Erkidegoa, lurraldeak (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa), eskualdea eta udalerria.
Denbora-eremua:
Datu-basea urtero gaurkotzen da, alegia, euskaraz edo nagusiki euskaraz jarduten duten azpiegitura publikoen zein pribatuen datuak eguneratuta edukitzeko.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Laginaren diseinua

Eragiketa estatistikoak ez du lagina oinarritzat hartzen, euskararen azpiegitura publiko eta pribatu guztien unibertsoa baino.

Zabalkundea

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali