Industria-prezioen indizea

Identifikazioa

Eragiketaren izena
Industria-prezioen indizea
Eragiketaren kodea
182313 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna
Eustat
Maiztasuna
Hilerokoa
Eragiketa-mota
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki
Laginketa bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea

Helburuak

Estatistika-eragiketa honen helburu da Euskal Autonomia Erkidegorako Industri Prezioen Indizea (IPRI) lortzea. IPRIa koiuntura-adierazlea da, eta industri prezioek duten bilakaera produktuen merkaturatzeko lehenengo urratsean neurtzen du; hau da, ekoizleak transakzio batean benetan ere kobratzen dituen prezioek izan duten bilakaera neurtzen du, zeharkako zergak kontuan hartu gabe eta diru-laguntzak (halakorik izanez gero) sartu gabe.

IPRIa egitearekin hainbat helburu lortu nahi dira. Horien artean, honako hauek aipatuko ditugu:

a. Industri produktuen prezioen koiuntura-bilakaeraren adierazle izatea, orokorrean nahiz sektorez sektore.

b. Salmenten birbanaketari dagokionez, prezio-politika egokiena aztertu eta ikertzeko oinarri izatea.

c. Industri sektoreari buruz egiten diren azterketa ekonomikoetan, deflaktore izatea.

d. Bai arlo publikoan, bai arlo pribatuan, epe luzerako kontratazioan prezioen berrikusteak egiteko tresna izatea.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Industri Prezioen Indizea industriakoak baizik ez diren enpresetara dago zuzendua, jarduera nagusitzat JESN-2009ko 05 eta 35 bitarteko dibisioetan definitutakoen arteko jardueraren bat duten enpresetara.
Geografia-eremua:
Industri Prezioen Indizea Euskal Autonomia Erkidego osorako baizik ez da kalkulatzen.
Denbora-eremua:
Industri Prezioen Indizea hilero kalkulatzen da.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Galdeketak

Laginketa-era

Industri prezioen indizeko lagina ez da ausaz aukeratu, baizik eta honako bereizte-maila hauetako bakoitzean azpibiztanleriak hautatuz: enpresak, produktuak, azpitaldeak eta taldeak (JESN- 2009). Maila horietako bakoitzean aukeraketa egiteko irizpidea, hurrengo goragoko batze-mailaren estaldura jakin bat (% 80tik gorakoa) bermatzean datza. Aukeraketa horretan, handienetik txikienerako prozesua egiten da, batze handiena duen mailatik (dibisioa) hasi, eta lagineko enpresa eta produktuak aukeratu arte.

2015eko oinarriko industri prezioen indizearen lagina, guztira, 515 industria-enpresak eratzen dute. Enpresa horiek, hilero, 1.548 produktu-aldaeren prezioa jakinarazten dute.

Zabalkundea

  • Internet: www.eustat.eus
  • Prentsa-oharrak
  • Estatistika taulak
  • Datu bankua (serieak)
  • EUSTATen estatistika urtekaria (urtero).

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali