Ezkontzak

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Ezkontzen estatistika
Eragiketaren kodea.
010304 (Euskal Estatistika Plana).
Erakunde arduraduna.
Eustat
Beste erakunde parte-hartzaileak.
Espainiako Estatistika Erakundea.
Maiztasuna.
Hiru hilerokoa.
Eragiketa-mota.
Zentsua.
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Administrazio-datuak.

Helburuak

EUSTATek eginiko ezkontzen estatistika, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dutenen ezkontzei buruzkoa da. 1995eko abenduan INErekin izenpetutako lankidetza teknikorako akordio baten (lehenagokoa, 1986ko martxokoa, indargabetu zuena) ondorio da. Zentsuek edo erroldek aldi jakin baterako informazio estatikoa ematen dute, egiten diren datari buruzkoa hain zuzen. Bere baitan, migrazio mugimenduez gain, jaiotzen estatistika, ezkontzen estatistika eta heriotzen estatistika hartzen dituen biztanleriaren berezko mugimendua delakoak, aldiz, biztanleriak denboran duen bilakaera zehazten du, era dinamikoan begiratuta. Orduan akordioa izenpetzea gomendagarri egin zuten eta gaur egun oraindik jarraitzea erabakiarazten duten arrazoi anitzen artean, aipatzekoak ditugu:

a) Eusko Jaurlaritzako sailen eta EUSTATen beraren eskariei erantzutea. Izan ere, erakunde horiek INEak eman dezakeena baino gertuagotik behar dute informazio hori.

b) INEak argitaraturiko emaitzak ez dira nahikoa. Espainia osorako emandako argibideak nahiko osatuak badira ere, autonomia-erkidegoaren, lurralde historikoen, eskualdeen eta udalen eremukoak ez dira inondik inora ere behar bestekoak.

Azken buruan, ezkontzen estatistika egiteko akordioaren helburua informazio hobea lasterrago eta lurraldez lurralde xehekatuago lortzea da, EUSTATek (bere helburuetarako), Eusko Jaurlaritzako sailek eta estatistika horren erabiltzaile guztiek dituzten beharrak asetze aldera.

Eremua

Biztanleria-eremua:
ezkontzen diren gizon-emakumeak.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoan gertatu diren ezkontzak jasotzen dira, hots, erkidegoko udaletako erregistro zibiletan idatzi direnak. Emaitza ez litzateke osatua izango, baldin, gainera, Euskal AEtik kanpora erregistratu diren Euskal AEko egoiliarren ezkontzak bilduko ez bagenitu. Horri buruzko buletinak INEk beste erkidegoei buruz jasotako informaziotik lortzen da. Dena dela, bizilekua Euskal AEn dutenei buruzko datuak dira estatistika honetakoak, gertalekua gorabehera. Datu hauek argitaratzean, desagregaziorik handiena udal-esparrukoa da.
Denbora-eremua:
argibideak urte osoan biltzen dira. Buletinak hileroko multzoetan lantzen dira; hil horretan erregistro zibiletan erregistratutakoak dagozkie multzo horiek.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Galdeketak

Zabalkundea

  • Internet: www.eustat.eus
  • EUSTATen Urtekari Estatistikoa
  • Prentsa-oharrak (hiru hilerokoak)
  • Datu-Bankua

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali