HomeDocumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaOhar metodologikoa: Barne merkataritzaren indizea BMI

Ohar metodologikoa: Barne merkataritzaren indizea BMI

BMI. Ohar metodologikoa

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2005 oinarria

Barne Merkataritzako Indizea Euskal AEko sektoreko eta azpi-sektoreetako salmenten eta langile okupatuen bilakaeraren koiunturazko adierazlea da.

EJSN-2009koaren arabera jarduera nagusia handizkako (46. mota) merkataritza duten Euskal AEn diren merkatal establezimenduei egindako lagin-inkesta da (Ekonomi Jardueren Sailkapen Nazionala) edo txikizkakoa (47. mota).

Lagina ez da osatzen ausazko prozesu baten arabera, baizik eta Eustatek darabilen Merkataritzako Sektoreen Sailkapeneko “C” sektorizazioa oinarri hartuta egindako enpresa-aukeraketa baten arabera, merkataritza sektoreko zenbait EJSN-k (46 eta 47 motek) enkoadratutakoa. Behin hautatu ondoren, EAE osatzen duten hiru eskualdeetan ordezkapena dutela egiaztatzen da. Aipatutako maila bakoitzean (EJSN eta Herrialde Historikoak) hautatzeko irizpidea honakoa da: estaldura jakin bat (%75en gainetik, ahal dela) bermatzen da C sektorizazioko maila bakoitzean.

BMIko lagin panela ez da itxia, aldatu egiten da denboran zehar; edozein gauzagatik baja bat dagoenean, berri bat sartzen ahal da. Gaur egun 988 merkataritza enpresek osatzen dute.

BMI Laspeyres-en indize haztatu bat da, zeina oinarri urteko datuekin kalkulatutako haztapen finkoetan oinarritzen baita. Indize hauek badute abantaila bat: kalkulatzen eta interpretatzen errazak dira. 2008ko lehen hiruhilekoan 2000-2005 bitarteko Barne Merkataritzako Indizearen oinarria berritzea ahalbidetu duten lanak burutu dira. Prozesu honetan erabilitako haztapen-koefizienteen aldaketa bat sartu da; koefiziente horiek 2005eko urteko eta Eustatek egindako Merkataritzako Kontuen datuetatik lortzen dira.

Serie-loturari esker aztertzaile eta erabiltzaileek egin dezakete, etenik gabe, 1993 ezkeroztiko datuen segimendua, hiruhilekoka.

Salmenta indizeak, bere serie gordinean kalkulatzeaz gain, zuzendu eta desestazionalizatuta ere kalkulatzen dira, TRAMO-SEATS programaren bidez, bai uneko prezioetan, bai prezio finkoetan. Pertsonal landunaren indizea ere desestazionalizatzen da. Indize guztiak herrialde historikoen eta sektorearen arabera argitaratzen dira; Eustaten Merkataritzako Sektoreen Sailkapeneko B eta C sektorizazioak erabiltzen dira.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali