HomeDocumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaOhar metodologikoa: Serieak estekatzea. Barne Merkataritzaren Indizea BMI

Ohar metodologikoa: Serieak estekatzea. Barne Merkataritzaren Indizea BMI

BMI. Ohar metodologikoa. Serieak estekatzea

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI). 2005EKO OINARRIA SERIEAK ESTEKATZEA

EBMI. 2000ko Oinarria – BMI. 2005eko Oinarria

2008ko maiatzean 2005eko Oinarriko Barne Merkataritzaren Indizearen (BMI) emaitzak aurkeztu ziren, zeuden serieak —1993tik— eguneratuta, ordu arte 2000ko oinarria zuten eta.

BMI Laspeyres-en indize haztatua da, oinarritzat harturiko urteko datuekin kalkulatu diren haztapenetan oinarritzen dena. Oinarri finkoko indizea denez, adierazgarritasuna galtzen du pixkanaka, oinarriko alditik urruntzen den heinean, alegia. Horrenbestez, komeni da noizean behin oinarria aldatzea, eta prozesu horrek, berez, indize horri buruz aurretik argitaratu diren serieen jarraitutasuna hausten du.

Denboran jarraituak diren datu-serieak edukitzea komeni denez —bai iragarpenak kalkulatzeko bai indizearen bilakaera historikoari buruzko azterketa egiteko—, prozesu bat zehaztu behar da oinarri-aldaketa egin den arte kalkulaturiko indizearen serieak estekatzeko, eta serie osoa kalkulu-oinarri berrian adierazi ahal izateko.

Horretarako, 2000ko Oinarriko BMIren indize-serieak 2005eko Oinarriko indize-serie bihurtzen dira, dagozkien “estekatze-koefiziente”ez biderkatuz. Estekatze-koefiziente horiek (“k”) kalkulatzen dira oinarri batean eta bestean adierazitako indizeen urteko batez besteko balioen zatidura eginez:

ICI_enlz_ser.PNG

BMIren serieak estekatzeko baliatutako koefizienteak lortu dira 2005eko datuak zatidura bidez konparatuta.

Hona hemen oinarria aldatzeko egin den lanaren ezaugarri nagusiak:

  • Koefizienteak urteko batez bestekoen zatidura gisa kalkulatzen dira, ahalik eta informazio gehiena biltzeagatik.
  • Serie estekatuak 2000ko oinarriko indizeekin aurkezten dira, horrek aukera ematen baitu 15 urteri buruzko indize-serieak eskaintzeko, nahikoak edozein azterketa-mota egiteko, aurreko oinarriekin lortutako indizeak kontuan hartu gabe.
  • Indize-serie estekatuak Eustatek baliatzen dituen sektore-sailkapen estandarizatuaren egituraren arabera aurkezten dira. Kasu honetan, zehazki, merkataritzaren B eta C sektorizazioa.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali