INGURUMENAREN ADIERAZLE SINTETIKOA

Ingurumenaren adierazle sintetikoa (pdf 265 KB)Ingurumenaren adierazle sintetikoa PDF (265 KB)

Ingurumenaren inkesta – Familiak. Inkestan jasotako lagin kopurua eta jorratutako gai ezberdinak (380 aldagai baino gehiago) aintzat hartuta, informazioa biltzen duen inkesta konplexua eta osoa da.

Eustatek egokitzat jo du EAEko familiak eta banakoak ingurumenari dagokionez duten sentsibilizazio mailaren, eraginaren eta ohituren arabera sailkatzeko adierazle konposatua edo sintetikoa egitea, eta horretarako IFIn jasotako informazioaz baliatzea. Xede horrekin, hain zuzen, Eustatek lan-talde batean parte hartu du Estatistikako Institutu Nazionaleko eta Andaluzia, Katalunia eta Galiziako estatistika erakundeetako ordezkariekin batera. Erakunde guztiek erabiltzeko metodologia bakarra ezarri da, gero autonomia-erkidegoek emaitzak alderatu ahal izateko. Baina alderaketa hori ezin izango da gauzatu harik eta gainerako autonomia-erkidegoetako emaitzak lortu arte. Horrenbestez, dokumentu honetan soilik deskribatzen da Ingurumenaren Adierazle Konposatuan aplikatutako metodologia bateratua, eta ez emaitzak alderatzeko fasean erabiliko den metodologia.

TEORIAREN DEFINIZIOA ETA ALDAGAIEN AUKERAKETA

Ingurumenaren Adierazle Sintetikoaren xede kontzeptuala da EAEko familiak eta banakoak ingurumenari lotutako arazoen gainean duten sentsibilizazio mailaren arabera sailkatzea, taldean nahiz banaka duten portaera aztertuz. Adierazle bakarrean batu nahi dira familien eta banakoen ohiturei, ingurumenean eragina dutenei, buruzko informazioa eta gizarte kontzientziazioari buruzko informazioa.

Ingurumen arloko gaietan aditua den talde batek (1) hurrengo zazpi dimentsioak edo ardatzak azpimarratu ditu ingurumenaren fenomenoa neurtzeko garrantzitsu moduan:

Alde batetik, familiek nahi izan dutelako edo ezaugarri sozioekonomikoek bultzatuta dituzten ohiturek eta portaerek ingurumenean duten eragina aztertzea gomendatzen da. Beste alde batetik, banakoen ekonomia eta gizarte arloetako ingurumenarekiko kontzientziazioa jasotzen duten dimentsioak edo ardatzak ere biltzen dira.

Ardatz edo dimentsio bakoitzean adierazle bakunak identifikatu ahal izateko, kanpoko adituek IFIren galdeketan lagin osora zuzenduta egiten diren galderetako batzuk aukeratu dituzte.

Ura aurreztearen dimentsioak ez du zuzenean neurtzen familien ur-kontsumo osoa; aitzitik, aurrezteko ohiturak eta, ondorioz, uraren erabilera desegokien gainean duten kontzientziazioa neurtzen ditu. 9 adierazle bakun hautatu dira.

    • 1. URA AURREZTEAgora
      • 1.1. Txorrota nahaslea edo termostatikoa jarri
      • 1.2. Ura aurrezteko gailuak jarri
      • 1.3. Ur kopurua murrizteko gailuak jarri
      • 1.4. Ura berriz erabili
      • 1.5. Tresnak garbitu baino lehen harraska urez bete
      • 1.6. Ontzi-garbigailua eta garbigailua osorik bete martxan jarri aurretik
      • 1.7. Ur emaria murrizteko giltza itxi
      • 1.8. Itxi txorrota hortzak garbitzen edo xaboitzen zauden bitartean
      • 1.9. Hartu dutxa bainuaren ordez

Energia aurreztea dimentsioan adierazle bakun mota bi bereiz daitezke. Batetik, familien ohiturei lotutako adierazleak daude eta, bestetik, etxebizitzetako ekipamendua baloratzeko adierazleak; azken hauek, gehienetan, etxebizitzen energia-eragina murrizteko asmoz familiek egiten dituzten inbertsioei daude lotuta.

    • 2. ENERGIA AURREZTEAgora
      • 2.1. Etxebizitzan eguzki-energia edukitzea
      • 2.2. Gauez berogailua itzaltzea
      • 2.3. Egunez berogailua piztuta dagoen bitartean tenperaturaren graduak neurtzea
      • 2.4. Egunez aire girotua konektatuta dagoen bitartean tenperaturaren graduak neurtzea
      • 2.5. Gauez aire girotua itzaltzea
      • 2.6. Leihoetan eguzki-oihala jartzea
      • 2.7. Leihoetan pertsianak edo leihatilak jartzea
      • 2.8. Leihoetan kristal tintadunak edo eguzki-babesak jartzea
      • 2.9. Kristal biko leihoak jartzea
      • 2.10. Zubi termikoko haustura duten leihoak jartzea
      • 2.11. Tutu edo argi fluoreszenteak jartzea
      • 2.12. Kontsumo txikiko bonbilak jartzea
      • 2.13. Argi fluoreszente edo kontsumo txikiko bonbiladun gelak
      • 2.14. Hozkailuaren kalifikazio energetikoa zaintzea
      • 2.15. Garbigailuaren kalifikazio energetikoa zaintzea
      • 2.16. Lehorgailuaren kalifikazio energetikoa zaintzea
      • 2.17. Ontzi-garbigailuaren kalifikazio energetikoa zaintzea
      • 2.18. Labearen kalifikazio energetikoa zaintzea
      • 2.19. Garbigailuan zama erdiko programa/programa ekonomikoa erabiltzea
      • 2.20. Garbigailuan zama erdiko programa/programa ekonomikoa erabiltzea
      • 2.21. Ontzi-garbigailuan zama erdiko programa/programa ekonomikoa erabiltzea
      • 2.22. Garbigailuan uraren tenperatura programatzea
      • 2.23. Gailu elektrikoak itzaltzean “stand by” aukera sakatzea

Hondakinen deuseztapenari lotutako dimentsioetan, 4 adierazle bakun aukeratu dira ohiko hondakinetarako eta 13 aldizkako hondakinetarako; denek islatzen dituzte ingurumenean eragina duten familien ohiturak. Administrazioen eragina ere izan daiteke garrantzitsua dimentsio hauetan (hondakinak deuseztatzera bideratutako azpiegiturak).

    • 3. OHIKO HONDAKINAK DEUSEZTATZEAgora
      • 3.1. Hondakin organikoak bereiztea
      • 3.2. Papera eta kartoia bereiztea
      • 3.3. Beira bereiztea
      • 3.4. Ontziak/plastikoak bereiztea
    • 4. ALDIZKAKO HONDAKINAK DEUSEZTATZEAgora
      • 4.1. Ibilgailuen pneumatikoak deuseztatzea
      • 4.2. Motorren olioa deuseztatzea
      • 4.3. Ibilgailuen bateriak deuseztatzea
      • 4.4. Produktu kimikoak deuseztatzea
      • 4.5. Botikak deuseztatzea
      • 4.6. Pilak edo bateria txikiak deuseztatzea
      • 4.7. Sakelako telefonoak deuseztatzea
      • 4.8. Gailu elektrikoak deuseztatzea
      • 4.9. Altzariak eta beste tresna batzuk deuseztatzea
      • 4.10. Obra hondakinak edo zaborrak deuseztatzea
      • 4.11. Sukaldeko olioak deuseztatzea
      • 4.12. Tutu fluoreszenteak deuseztatzea
      • 4.13. Ehun-gaiak eta oinetakoak deuseztatzea

Kontsumo arauen ardatzean jasotako adierazleek kontsumo-ohituretan islatzen den ingurumenaren gaineko azken kontzientziazioa neurtzen dute. Badaude kontsumo-ohituretan eta ingurumenaren gaineko kontzientziazioan eragina duten faktoreak: familien ahalmen ekonomikoa eta ingurumenari begira erakargarriak diren produktuak kontsumitzeko erakundeek ematen duten laguntza (batez ere diru-laguntzen eta laguntzen bidez).

    • 5. KONTSUMO ARAUAKgora
      • 5.1. Erabili ostean botatzeko diren produktuak erabiltzea
      • 5.2. Birziklatutako papera erabiltzea
      • 5.3. Itzultzeko ontziak erabiltzea
      • 5.4. Berriz kargatzeko pilak edo bateriak erabiltzea
      • 5.5. Kontsumoa eta eraginkortasun energetikoa kontuan hartzea
      • 5.6. Etiketa edo berme ekologikoa kontuan hartzea
      • 5.7. Tokiko produktua edo ekoizpenaren gertutasuna kontuan hartzea

Garraioa eta mugikortasunaren dimentsioa pertsonen ohiturekin (nahita aukeratu dituztenak zein ez) ere badago lotuta. Dimentsio honetan, banakoek ingurumenean ohikotasunez izaten duten eragina neurtzeko oso garrantzitsuak diren alderdiak jasotzen dira. Familiekin eta banakoekin lotuta ez dauden kanpoko faktoreek ere badute eragin handia dimentsio honetan; erakundeek taldeko mugikortasunerako ematen dituzten laguntzak, besteak beste.

    • 6. GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNAgora
      • 6.1. Garraio publikoa erabiltzen duten, bizikletaz doazen, oinez dabiltzan edo mugitzen ez diren pertsonak (%)
      • 6.2. Garraio pribatua erabiltzen duten pertsonak (%)
      • 6.3. 1 motako ibilgailua
      • 6.4. Ibilgailuko aire girotua
      • 6.5. 1 ibilgailuan erabilitako erregaia
      • 6.6. Normalean joan-etorrietarako erabiltzen den modua
      • 6.7. 2 kilometro baino gutxiagoko tarteak oinez egitea

Azkenik, Ingurumenarekiko jarreraren ardatzak banakoek ingurumena babesteko jardueretan zein parte hartze aktibo duten neurtzen du. Guztira 13 adierazle bakun hautatu dira.

    • 7. INGURUMENAREKIKO JARRERAgora
      • 7.1. Ingurumenaz arduratzea
      • 7.2. Ingurumena babesten laguntzea erakunderen bati
      • 7.3. Ingurumenaren aldeko borondatezko lanetan parte hartzea
      • 7.4. Ingurumenerako kaltegarriak diren egoeren aurka sinatzea
      • 7.5. Ingurumenerako kaltegarria den egoeraren baten aurka agertzea
      • 7.6. Ingurumenari lotutako arazoren bat zuzenean salatzea
      • 7.7. Hondakinak nahitaez bereizi beharraren eta horrela egin ezean isuna jartzearen alde agertzea
      • 7.8. Uraren gehiegizko kontsumoa mugatzearen alde agertzea
      • 7.9. Gehien kutsatzen duten erregaiei zerga bat jartzearen alde agertzea
      • 7.10. Garraio pribatuaren erabilera mugatzearen alde agertzea
      • 7.11. Turismoari zerga ekologikoa ezartzearen alde agertzea
      • 7.12. Energia berriztagarrien parkea jartzearen alde agertzea
      • 7.13. Energia alternatiboen erabilerarako gehiago ordaintzearen alde agertzea

Ateratzen den adierazlea hierarkikoa da eta 76 adierazle bakunek osatzen dute, honela taldekatuta: 7 ardatz edo dimentsio, intereseko fenomenoak dimentsio ugari dituelako.

DATUEN ERABILGARRITASUNA ETA ERABILERA

Adierazle konposatua diseinatu ostean, datuak biltzen hasi behar da. Kasu honetan, informazio-iturri bakarra IFI denez, informazioa berehala bildu da; horrez gain, ez da egin erabilgarri ez zeuden datuak egozteko beste ariketarik, ez zen beharrezkoa, ariketa hau IFI ustiatzeko fasean egin baita.

Datuen matrizea osatu ondoren, aldagai anitzeko analisia egin da honako helburuarekin:

        • ingurumenarekiko sentsibilizazio maila neurtzean hautatu diren adierazle bakunen garrantzia zehaztea

        • halaber, ingurumenaren gaineko kontzientziazioan garrantzi handiagoa duten dimentsioak identifikatzea.

Lehenbizi, hasieran aukeratu diren aldagaien edo adierazle bakunen korrelazioak aztertu dira. Hona hemen atera diren ondorio nagusiak:

    • 1.- “Ohiko hondakinak” dimentsioko “Papera eta kartoia bereizi”, “Beira bereizi” eta “Ontziak/plastikoak bereizi” adierazleek korrelazio altua dute, 0.8 ingurukoa. Beraz, papera birziklatzearen eta beira eta plastikozko ontziak birziklatzearen artean korrelazio positibo handia dago. Hiru kasu horietan, ingurumenari lotutako oinarrizko jardunak dira eta denek dute jarraipen handia Euskal AEko biztanleen artean.
    • 2.- “Aldizkako hondakinak” dimentsioko “Ibilgailuen pneumatikoak deuseztatzea”, “Motorren olioa deuseztatzea” eta “Ibilgailuen bateriak deuseztatzea” adierazleek ere dute korrelazio altua, 0.7tik gorakoa. Kasu honetan, korrelazio horren arrazoi nagusia bestelakoa dela ematen du: hiru adierazleetan identifikatutako produktuak birziklatzeko (denak ibilgailuetakoak) ondo jakin behar da nola ateratzen/ordezkatzen/berritzen diren.

Gainerako aldagaiak ez daude oso korrelazioan jarrita IFIrako. Korrelazioa aztertzean lortutako informazioa oso garrantzitsua da adierazle bakun eta konposatu bakoitzari, aurrerago deskribatzen den adierazle konposatu orokorra osatzen duten dimentsioei lotuta daudenei, dagozkien pisuak edo haztapenak emateko.

Aldagaien korrelazioen matrizea lortu ostean faktore analisia egin da. Dokumentu honen xedea ez da lortutako emaitzak zehaztea; soilik azpimarratu behar da, erabili den datuen matrizerako ez dela lortu datuen aldakortasuna azaltzen duen faktorerik. Izan ere, bariantza osoaren % 50 azaltzeko 20 faktore hartu behar dira kontuan eta 44 faktore behar dira bariantza osoaren % 80 azaldu ahal izateko.

Lortu diren emaitzak ikusita argi geratzen da aztertzen ari den ingurumenarekiko sentsibilitatearen kontzeptuak dimentsio ugari eta anitzak dituela. Familia edo banako baten sentsibilizazio maila portaera, ohitura eta jarrera batzuek zehazten dute, baita usteek ere. Horiek guztiak, gainera, eremu eta egoera ezberdinetan aplikatzen dira: uraren kontsumoa, energia, garraioak, etab. Ez dago korrelazio esanguratsurik ingurumenari lotutako portaeren artean; halaber, ez da aurkitu fenomenoaren dimentsio ugariak murrizteko aukera ematen duen faktoreen kopuru txikia, ez behintzat azaldutako bariantzari dagokionez bermeak ematen duenik. Horrek euskarri estatistikoa ematen dio adierazle konposatu honetarako aukeratu den dimentsioen eta adierazle bakunen kopuru handiari.

Datuen matrizea aztertu ostean eta adierazle bakunak batzen hasi baino lehen, datuak normalizatu behar dira adierazle bakunek neurtzeko unitate ezberdinak dituztelako. Kontsultatu diren ingurumen arloko adituek gomendatu dute portaerei, jarrerei eta ohiturei lotutako erantzun batzuei puntu gutxiago eman behar zaiela, ingurumena zaintzearen aurkakoak direlako. Horrela xehetasun gehiago sar daiteke (adibidez, erantzun batzuk beste batzuekin neutralizatzea edo konpentsatzea) eta azken emaitza aberastu daiteke, ingurumenarekiko kontzientziazio mailak eskakizun maila handiagoarekin neurtuko litzatekeelako.

Adituek normalizaziorako proposatu dituzten irizpideak beheko taulan zehazten dira. Adierazle bakoitza galderak IFIren galdeketan duen zenbakiarekin identifikatzen da.

  1. URA AURREZTEA gora


    Galdera Balioa Adierazle bakuna Puntuak
    P18.1 1 Txorrota nahaslea edo termostatikoa jarri: BAI 1
    6 Txorrota nahaslea edo termostatikoa jarri: EZ 0
    P18.2 1 Ura aurrezteko gailuak eduki: BAI 1
    6 Ura aurrezteko gailuak eduki: EZ 0
    P18.3 1 Ur kopurua murrizteko gailuak jarri: BAI 1
    6 Ur kopurua murrizteko gailuak jarri: EZ 0
    P19.1 1 Ura berriz erabili: BAI 1
    6 Ura berriz erabili: EZ -1
    P19.4 1 Tresnak garbitu baino lehen harraska urez bete: BAI 1
    6 Tresnak garbitu baino lehen harraska urez bete: EZ -1
    P19.5 1 Ontzi-garbigailua eta garbigailua osorik bete martxan jarri aurretik: BAI 1
    6 Ontzi-garbigailua eta garbigailua osorik bete martxan jarri aurretik: EZ -1
    P19.6 1 Ur emaria murrizteko ixteko giltza itxi: BAI 1
    6 Ur emaria murrizteko ixteko giltza itxi: EZ -1
    P75.1 1 Itxi txorrota hortzak garbitzen edo xaboitzen zauden bitartean: BAI 1
    6 Itxi txorrota hortzak garbitzen edo xaboitzen zauden bitartean: EZ -1
    P75.2 1 Hartu dutxa bainuaren ordez: BAI 1
    6 Hartu dutxa bainuaren ordez: EZ -1

    ENERGIA AURREZTEA gora

    Galdera Balioa Adierazle bakuna Puntuak
    P22 1 Etxebizitzan eguzki-energia eduki: BAI 1
    6 Etxebizitzan eguzki-energia eduki: EZ 0
    P32 1 Gauez berogailua itzali: BAI 1
    2 Gauez berogailua itzali: BAI, zentraletik itzaltzen da 1
    6 Gauez berogailua itzali: EZ -1
    - Etxean ez dago berogailurik 0,5
    P34 <=20 Gehienez 20º-ko tenperatura egunez 1
    21 Egunez 21º-ko tenperatura 0
    >=22 Egunez 22º edo gehiagoko tenperatura -1
    - Etxean ez dago termostatoa duen berogailurik 0
    P41 1 Gauez aire girotua itzali: BAI 1
    2 Gauez aire girotua itzali: BAI, zentraletik itzaltzen da 1
    6 Gauez aire girotua itzali: EZ -1
    - Etxean ez dago aire giroturik 0,5
    P40 <=21 Gehienez 21º-ko tenperatura egunez -1
    22-23 22º-23º-ko tenperatura egunez 0
    >=24 Egunez 24º edo gehiagoko tenperatura 1
    - Etxean ez dago aire giroturik 0
    P43A.1 1 Etxebizitzako leihoetan eguzki-oihala jarri: BAI 1
    6 Etxebizitzako leihoetan eguzki-oihala jarri: EZ 0
    P43B.1 1 Etxebizitzako leihoetan pertsianak edo leihatilak jarri: BAI 1
    6 Etxebizitzako leihoetan pertsianak edo leihatilak jarri: EZ 0
    P43C.1 1 Etxebizitzako leihoetan kristal tintadunak edo eguzki-babesak jarri: BAI 1
    6 Etxebizitzako leihoetan kristal tintadunak edo eguzki-babesak jarri: EZ 0
    P43D.1 1 Etxebizitzan kristal biko leihoak jarri: BAI 1
    6 Etxebizitzan kristal biko leihoak jarri: EZ 0
    P43E.1 1 Etxebizitzan zubi termikoko haustura duten leihoak jarri: BAI 1
    6 Etxebizitzan zubi termikoko haustura duten leihoak jarri: EZ 0
    P44 1 Tutu edo argi fluoreszenteak jarri: BAI 1
    6 Tutu edo argi fluoreszenteak jarri: EZ 0
    P45 1 Kontsumo txikiko bonbilak jarri: BAI 1
    6 Kontsumo txikiko bonbilak jarri: EZ -1
    P47 1 Kontsumo txikiko fluoreszenteak edo bonbilak jarri: gela guztietan 1
    2 Kontsumo txikiko fluoreszenteak edo bonbilak jarri: gela gehienetan 0,5
    3 Kontsumo txikiko fluoreszenteak edo bonbilak jarri: gela batzuetan 0,25
    - Ez dago kontsumo txikiko fluoreszenterik edo bonbilarik 0
    P53A.3 1 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen hozkailua eduki: BAI 1
    6,9 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen hozkailua eduki: EZ, ED/EE 0
    - Etxean ez dago hozkailurik 0
    P53B.3 1 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen garbigailua eduki: BAI 1
    6,9 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen garbigailua eduki: EZ, ED/EE 0
    - Etxean ez dago garbigailurik 0
    P53C.3 1 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen lehorgailua eduki: BAI 1
    6,9 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen lehorgailua eduki: EZ, ED/EE 0
    - Etxean ez dago lehorgailurik 0,5
    P53D.3 1 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen ontzi-garbigailua eduki: BAI 1
    6,9 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen ontzi-garbigailua eduki: EZ, ED/EE 0
    - Etxean ez dago ontzi-garbigailurik 0
    P53E.3 1 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen labea eduki: BAI 1
    6,9 A, A+, A++ kalifikazio energetikoa duen labea eduki: EZ, ED/EE 0
    - Etxean ez dago laberik 0
    P53B.5 1 Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen garbigailua eduki: BAI, baina ez da erabiltzen -1
    2 Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen garbigailua eduki: BAI, eta erabiltzen da 1
    3 Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen garbigailua eduki: EZ 0
    - Etxean ez dago garbigailurik 0
    P53C.5 1 Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen lehorgailua eduki: BAI, baina ez da erabiltzen -1
    2 Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen lehorgailua eduki: BAI, eta erabiltzen da 1
    3 Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen lehorgailua eduki: EZ 0
    - Etxean ez dago lehorgailurik 0
    P53D.5 1 Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen ontzi-garbigailua eduki: BAI, baina ez da erabiltzen -1
    2 Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen ontzi-garbigailua eduki: BAI, eta erabiltzen da 1
    3 Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen ontzi-garbigailua eduki: EZ 0
    - Etxean ez dago ontzi-garbigailurik 0
    P57 1 Garbigailua tenperatura egokian jarri: bero (40 gradutik gora) -1
    2 Garbigailua tenperatura egokian jarri: epel (30-40 gradu artean)
    3 Garbigailua tenperatura egokian jarri: hotz (30 gradutik behera) 1
    4 Garbigailua tenperatura egokian jarri: askotarikoak, arroparen araberakoak, etab. 0,5
    - Etxean ez dago garbigailurik 0
    P60 1 Gailu elektrikoak itzaltzean “stand by” aukera sakatu BAI -1
    6 Gailu elektrikoak itzaltzean “stand by” aukera sakatu EZ 1
    - Etxean ez dago gailu elektrikorik 0

    OHIKO HONDAKINAK DEUSEZTATZEA gora

    Galdera Balioa Adierazle bakuna Puntuak
    P49A.1 1 Hondakin organikoak bakarrik bereizi: BAI 1
    6 Hondakin organikoak bakarrik bereizi: EZ -1
    P49B.1 1 Papera eta kartoia bereizi: BAI 1
    6 Papera eta kartoia bereizi: EZ -1
    P49C.1 1 Beira bereizi: BAI 1
    6 Beira bereizi: EZ -1
    P49D.1 1 Ontziak/plastikoak bereizi: BAI 1
    6 Ontziak/plastikoak bereizi: EZ -1

    ALDIZKAKO HONDAKINAK DEUSEZTATZEA gora

    Galdera Balioa Adierazle bakuna Puntuak
    P51.1 1 Ibilgailuen pneumatikoak deuseztatu: zabor arrunta 1
    2 Ibilgailuen pneumatikoak deuseztatu: garbigunea 1
    3 Ibilgailuen pneumatikoak deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    8 Ibilgailuen pneumatikoak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P51.2 1 Motorren olioa deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Motorren olioa deuseztatu: garbigunea 1
    3 Motorren olioa deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    4 Motorren olioa deuseztatu: isuriak harraskatik/hustubidetik -1
    8 Motorren olioa deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P51.3 1 Ibilgailuen bateriak deuseztatu: zabor arrunta 1
    2 Ibilgailuen bateriak deuseztatu: garbigunea 1
    3 Ibilgailuen bateriak deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    8 Ibilgailuen bateriak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.1 1 Produktu kimikoak deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Produktu kimikoak deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    3 Produktu kimikoak deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    6 Produktu kimikoak deuseztatu: isuriak harraskatik/hustubidetik -1
    8 Produktu kimikoak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.2 1 Botikak deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Botikak deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    3 Botikak deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    6 Botikak deuseztatu: isuriak harraskatik/hustubidetik -1
    8 Botikak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.3 1 Pilak/bateria txikiak deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Pilak/bateria txikiak deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    3 Pilak/bateria txikiak deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    5 Pilak/bateria txikiak deuseztatu: edukiontzi berezia 1
    8 Pilak/bateria txikiak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.4 1 Sakelako telefonoak deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Sakelako telefonoak deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    3 Sakelako telefonoak deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    5 Sakelako telefonoak deuseztatu: edukiontzi berezia 1
    8 Sakelako telefonoak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.5 1 Gailu elektrikoak deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Gailu elektrikoak deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    3 Gailu elektrikoak deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    4 Gailu elektrikoak deuseztatu: biltzeko zerbitzu berezia 1
    8 Gailu elektrikoak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.6 1 Altzariak/beste tresna batzuk deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Altzariak/beste tresna batzuk deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    3 Altzariak/beste tresna batzuk deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    4 Altzariak/beste tresna batzuk deuseztatu: biltzeko zerbitzu berezia 1
    8 Altzariak/beste tresna batzuk deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.7 1 Obra hondakinak/zaborrak deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Obra hondakinak/zaborrak deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    3 Obra hondakinak/zaborrak deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    4 Obra hondakinak/zaborrak deuseztatu: biltzeko zerbitzu berezia 1
    5 Obra hondakinak/zaborrak deuseztatu: edukiontzi berezia 1
    8 Obra hondakinak/zaborrak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.8 1 Sukaldeko olioak deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Sukaldeko olioak deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    4 Sukaldeko olioak deuseztatu: biltzeko zerbitzu berezia 1
    6 Sukaldeko olioak deuseztatu: isuriak harraskatik/hustubidetik -1
    8 Sukaldeko olioak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.9 1 Tutu fluoreszenteak deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Tutu fluoreszenteak deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    3 Tutu fluoreszenteak deuseztatu: enpresa/saltokia 1
    8 Tutu fluoreszenteak deuseztatu: ez da bidezkoa 0
    P52.10 1 Ehun-gaiak eta oinetakoak deuseztatu: zabor arrunta -1
    2 Ehun-gaiak eta oinetakoak deuseztatu: garbigunea/gune berdea 1
    4 Ehun-gaiak eta oinetakoak deuseztatu: biltzeko zerbitzu berezia 1
    5 Ehun-gaiak eta oinetakoak deuseztatu: edukiontzi berezia 1
    8 Ehun-gaiak eta oinetakoak deuseztatu: ez da bidezkoa 0

    KONTSUMO ARAUAK gora

    Galdera Balioa Adierazle bakuna Puntuak
    P73.1 1 Erabili ostean botatzeko produktuak: ez dira inoiz erabiltzen 1
    2 Erabili ostean botatzeko produktuak: batzuetan erabiltzen dira 0,5
    3 Erabili ostean botatzeko produktuak: maiztasun jakin batekin erabiltzen dira -0,5
    4 Erabili ostean botatzeko produktuak: ahal den guztietan erabiltzen dira -1
    9 Erabili ostean botatzeko produktuak: Ez daki/Ez du erantzun 0
    P73.2 1 Birziklatutako papera: ez da inoiz erabiltzen -1
    2 Birziklatutako papera: batzuetan erabiltzen da -0,5
    3 Birziklatutako papera: maiztasun jakin batekin erabiltzen da 0,5
    4 Birziklatutako papera: ahal den guztietan erabiltzen da 1
    9 Birziklatutako papera: Ez daki/Ez du erantzun 0
    P73.3 1 Itzultzeko ontziak: ez dira inoiz erabiltzen -1
    2 Itzultzeko ontziak: batzuetan erabiltzen dira -0,5
    3 Itzultzeko ontziak: maiztasun jakin batekin erabiltzen dira 0,5
    4 Itzultzeko ontziak: ahal den guztietan erabiltzen dira 1
    9 Itzultzeko ontziak: Ez daki/Ez du erantzun 0
    P73.4 1 Berriz kargatzeko pilak/bateriak: ez dira inoiz erabiltzen -1
    2 Berriz kargatzeko pilak/bateriak: batzuetan erabiltzen dira -0,5
    3 Berriz kargatzeko pilak/bateriak: maiztasun jakin batekin erabiltzen dira 0,5
    4 Berriz kargatzeko pilak/bateriak: ahal den guztietan erabiltzen dira 1
    9 Berriz kargatzeko pilak/bateriak: Ez daki/Ez du erantzun 0
    P74.3 1 Kontsumoa/eraginkortasun energetikoa: ez da batere garrantzitsua -1
    2 Kontsumoa/eraginkortasun energetikoa: garrantzi gutxikoa da -0,5
    3 Kontsumoa/eraginkortasun energetikoa: nahiko garrantzitsua da 0,5
    4 Kontsumoa/eraginkortasun energetikoa: oso garrantzitsua da 1
    P74.4 1 Etiketa/berme ekologikoa: ez da batere garrantzitsua -1
    2 Etiketa/berme ekologikoa: garrantzi gutxikoa da -0,5
    3 Etiketa/berme ekologikoa: nahiko garrantzitsua da 0,5
    4 Etiketa/berme ekologikoa: oso garrantzitsua da 1
    P74.5 1 Tokiko produktua/ekoizpenaren gertutasuna: ez da batere garrantzitsua -1
    2 Tokiko produktua/ekoizpenaren gertutasuna: garrantzi gutxikoa da -0,5
    3 Tokiko produktua/ekoizpenaren gertutasuna: nahiko garrantzitsua da 0,5
    4 Tokiko produktua/ekoizpenaren gertutasuna: oso garrantzitsua da 1

    GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNA gora

    Galdera Balioa Adierazle bakuna Puntuak
    P67.1/4-6 0 Garraio publikoa erabiltzen duten, bizikletaz doazen, oinez dabiltzan edo mugitzen ez diren pertsonak / etxebizitzako pertsonak (%)=0 0
    <0,25 Garraio publikoa erabiltzen duten, bizikletaz doazen, oinez dabiltzan edo mugitzen ez diren pertsonak / etxebizitzako pertsonak (%)=0,01-0,24 0,25
    <0,50 Garraio publikoa erabiltzen duten, bizikletaz doazen, oinez dabiltzan edo mugitzen ez diren pertsonak / etxebizitzako pertsonak (%)=0,25-0,49 0,5
    <0,75 Garraio publikoa erabiltzen duten, bizikletaz doazen, oinez dabiltzan edo mugitzen ez diren pertsonak / etxebizitzako pertsonak (%)=0,50-0,74 0,75
    1 Garraio publikoa erabiltzen duten, bizikletaz doazen, oinez dabiltzan edo mugitzen ez diren pertsonak / etxebizitzako pertsonak (%)=0,75-1 1
    P67.2/3 0 Garraio pribatua erabiltzen duten pertsonak/etxebizitzako pertsonak (%)=0 0
    <0,25 Garraio pribatua erabiltzen duten pertsonak/etxebizitzako pertsonak (%)=0,01-0,24 -0,25
    <0,50 Garraio pribatua erabiltzen duten pertsonak/etxebizitzako pertsonak (%)=0,25-0,49 -0,5
    <0,75 Garraio pribatua erabiltzen duten pertsonak/etxebizitzako pertsonak (%)=0,50-0,74 -0,75
    1 Garraio pribatua erabiltzen duten pertsonak/etxebizitzako pertsonak (%)=0,75-1 -1
    P70A.1 1 1 motako ibilgailua =auto txikia -0,5
    2 1 motako ibilgailua =auto ertaina -0,5
    3 1 motako ibilgailua =auto handia -1
    4 1 motako ibilgailua=monobolumena -1
    5 1 motako ibilgailua=lur orotako ibilgailua -1
    6 1 motako ibilgailua=furgoneta -1
    7 1 motako ibilgailua=ziklomotorra -0,5
    8 1 motako ibilgailua=125 cc-rainoko motorra -0,5
    9 1 motako ibilgailua=125 cc-rainoko motorra -1
    - Etxean ez dago ibilgailurik 1
    P70A.2 1 1 ibilgailuko aire girotua 1=BAI -1
    6 1 ibilgailuko aire girotua=EZ 1
    - Etxean ez dago ibilgailurik 0
    P70A.3 1 1 ibilgailuko erregaia=95 gasolioa, berunik gabekoa 0
    2 1 ibilgailuko erregaia=95 gasolioa, berunik gabekoa 0
    3 1 ibilgailuko erregaia=automobilgintzako gasolioa -1
    4 1 ibilgailuko erregaia=automobilgintzako gasolio hobetua -1
    5 1 ibilgailuko erregaia=bioerregaiak 1
    6 1 ibilgailuko erregaia=bestelakoak 0
    - Etxean ez dago ibilgailurik 0
    P76 1 Joan-etorriak egiteko ohiko modua: autoa -1
    2 Joan-etorriak egiteko ohiko modua: motorra/ziklomotorra -1
    3 Joan-etorriak egiteko ohiko modua: taxia -1
    4 Joan-etorriak egiteko ohiko modua: autobusa 0
    5 Joan-etorriak egiteko ohiko modua: metroa/tranbia 0
    6 Joan-etorriak egiteko ohiko modua: trena (RENFE, Euskotren, beste tren batzuk) 0
    7 Joan-etorriak egiteko ohiko modua: bestelako talde-garraiobideak (zehaztu zein) 0
    8 Joan-etorriak egiteko ohiko modua: bizikleta 1
    9,0 Joan-etorriak egiteko ohiko modua: oinez edo ez du joan-etorririk egiten 1
    P82 1 2 kilometro baino gutxiagoko tarteak oinez egin: BAI 1
    6 2 kilometro baino gutxiagoko tarteak oinez egin: EZ -1

    INGURUMENAREKIKO JARRERA gora

    Galdera Balioa Adierazle bakuna Puntuak
    P83 1 Ingurumenaz arduratu: ezer ez -1
    2 Ingurumenaz arduratu: gutxi -0,5
    3 Ingurumenaz arduratu: asko 1
    P86.1 1 Ingurumena babesten lagundu erakunderen bati: BAI 1
    6 Ingurumena babesten lagundu erakunderen bati: EZ 0
    P86.2 1 Ingurumenaren aldeko borondatezko lanetan parte hartu: BAI 1
    6 Ingurumenaren aldeko borondatezko lanetan parte hartu: EZ 0
    P86.3 1 Ingurumenerako kaltegarriak diren egoeren aurka sinatu: BAI 1
    6 Ingurumenerako kaltegarriak diren egoeren aurka sinatu: EZ 0
    P86.4 1 Ingurumenerako kaltegarria den egoeraren baten aurka agertu: BAI 1
    6 Ingurumenerako kaltegarria den egoeraren baten aurka agertu: EZ 0
    P86.5 1 Ingurumenari lotutako arazoren bat zuzenean salatu: BAI 1
    6 Ingurumenari lotutako arazoren bat zuzenean salatu: EZ 0
    P88.1 1 Hondakinak nahitaez bereizi beharraren eta horrela egin ezean isuna jartzearen alde agertu: BAI 1
    6 Hondakinak nahitaez bereizi beharraren eta horrela egin ezean isuna jartzearen alde agertu: EZ 0
    P88.2 1 Uraren gehiegizko kontsumoa mugatzearen alde agertu: BAI 1
    6 Uraren gehiegizko kontsumoa mugatzearen alde agertu: EZ 0
    P88.3 1 Gehien kutsatzen duten erregaiei zerga bat jartzearen alde agertu: BAI 1
    6 Gehien kutsatzen duten erregaiei zerga bat jartzearen alde agertu: EZ 0
    P88.4 1 Garraio pribatuaren erabilera mugatzearen alde agertu: BAI 1
    6 Garraio pribatuaren erabilera mugatzearen alde agertu: EZ 0
    P88.5 1 Turismoari zerga ekologikoa ezartzearen alde agertu: BAI 1
    6 Turismoari zerga ekologikoa ezartzearen alde agertu: EZ 0
    P88.6 1 Energia berriztagarrien parkea jartzearen alde agertu: BAI 1
    6 Energia berriztagarrien parkea jartzearen alde agertu: EZ 0
    P88.7 1 Energia alternatiboen erabilerarako gehiago ordaintzearen alde agertu: BAI 1
    6 Energia alternatiboen erabilerarako gehiago ordaintzearen alde agertu: EZ 0

Ikusten den bezala, adierazle bakun guztiak normalizatuz gero, -1 eta 1 artean puntu gutxiago eman behar izan zaienean eta 0 eta 1 artean puntu gutxiago eman ez zaienean, familia bakoitzak gutxienez -47 puntu erantsi lor ditzake eta gehienez 75 puntu erantsi.

Interpretazio hurbilena eta intuitiboena duten puntuazio erantsiak lortzeko, “5x+5” funtzio linealeko aldagaiak a posteriori aldatu dira; horrela, 0 eta 10 puntu artekoa da eman beharreko balio-tartea.

ADIERAZLE SINTETIKOAREN ERAKETA

Ingurumenaren Adierazlearen egitura zehaztu eta datuak normalizatu eta aldatzeko irizpidea hartu ostean, adierazle bakunak dimentsioei lotuta dauden adierazle konposatuetan edo sintetikoetan erantsi dira. Era berean, zazpi dimentsioen adierazle sintetikoak edo konposatuak erantsi dira adierazle sintetiko orokorra osatzeko. Eransketa egiteko haztapen-bektorea erabili behar da eransteko bi faseetako bakoitzean (adierazle bakunetik dimentsiora eta dimentsiotik adierazle orokorrera).

Ingurumenari buruzko Inkestaren lan-taldeko(3) estatistika erakundeek kontsultatu duten kanpoko adituen talde bakoitzak haztapen-bektore bat edo batzuk proposatu ditu (EINek eman du haztapen-bektore gehien, autonomia-erkidego ugari ordezkatzen duelako), adierazlearen egitura zehaztu ondoren. Kanpoko adituek une oro hartu dituzte kontuan aldez aurretik egin den aldagai anitzeko analisiaren emaitzak. Lan-taldeak batezbesteko aritmetikoa erabiltzeko konpromisoa hartu du:

    • autonomia-erkidegoak ahalik eta hobeto ordezkatzeko, denen espezialitateak eta guztien artean dituzten alderdiak barne

    • autonomia-erkidegoek lortutako emaitzak erabat alderatu ahal izateko

Azkenean lortu den haztapen-bektorea beheko taulan zehazten da.

  1. INGURUMENAREN ADIERAZLE SINTETIKOA

    Dimentsioa Adierazlea:
    0,1638 1,0000 URA AURREZTEA
    0,0825 P18.1 - Txorrota nahaslea edo termostatikoa jarri
    0,1252 P18.2 - Ura aurrezteko gailuak eduki
    0,1252 P18.3 - Ur kopurua murrizteko gailuak jarri
    0,1175 P19.1 - Ura berriz erabili
    0,0821 P19.4 - Tresnak garbitu baino lehen harraska urez bete
    0,1045 P19.5 - Ontzi-garbigailua eta garbigailua osorik bete martxan jarri aurretik
    0,1001 P19.6 - Ur emaria murrizteko ixteko giltza itxi
    0,1390 P75.1 - Itxi txorrota hortzak garbitzen edo xaboitzen zauden bitartean
    0,1239 P75.2 - Hartu dutxa bainuaren ordez
    0,1901 1 ENERGIA AURREZTEA
    0,0452 P22 - Etxebizitzan eguzki-energia eduki
    0,0588 P32 - Gauez berogailua itzali
    0,0675 P34 - Egunez berogailua piztuta dagoen bitartean tenperaturaren graduak neurtu
    0,0282 P40 - Egunez aire girotua konektatuta dagoen bitartean tenperaturaren graduak neurtu
    0,0355 P41 - Gauez aire girotua itzali
    0,0262 P43A.1 - Etxebizitzako leihoetan eguzki-oihala jarri
    0,0193 P43B.1 - Etxebizitzako leihoetan pertsianak edo leihatilak jarri
    0,0160 P43C.1 - Leihoetan kristal tintadunak edo eguzki-babesak jarri
    0,0507 P43D.1 - Etxebizitzan kristal biko leihoak jarri
    0,0507 P43E.1 - Etxebizitzan zubi termikoko haustura duten leihoak jarri
    0,0287 P44 - Tutu edo argi fluoreszenteak jarri
    0,0377 P45 - Kontsumo txikiko bonbilak jarri
    0,0179 P47 - Argi fluoreszenteak edo kontsumo txikikoak dituen gela kopurua
    0,0521 P53A.3 - Hozkailuaren kalifikazio energetikoa zaindu
    0,0495 P53B.3 - Garbigailuaren kalifikazio energetikoa zaindu
    0,0448 P53C.3 - Lehorgailuaren kalifikazio energetikoa zaindu
    0,0481 P53D.3 - Ontzi-garbigailuaren kalifikazio energetikoa zaindu
    0,0481 P53E.3 - Labearen kalifikazio energetikoa zaindu
    0,0572 P53B.5 - Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen garbigailua eduki eta erabili
    0,0572 P53C.5 - Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen lehorgailua eduki eta erabili
    0,0565 P53D.5 - Zama erdiko programa/programa ekonomikoa duen ontzi-garbigailua eduki eta erabili
    0,0646 P57 - Garbigailua 30 gradutik beherako tenperaturan jarri
    0,0395 P60 - Ez sakatu “stand by” aukera gailu elektrikoak itzaltzean
    0,1500 1 OHIKO HONDAKINAK DEUSEZTATZEA
    0,2594 P49A.1 - Hondakin organikoak bakarrik bereizi
    0,2506 P49B.1 - Papera eta kartoia bereizi
    0,2506 P49C.1 - Beira bereizi
    0,2394
    0,1302 0,9998 ALDIZKAKO HONDAKINAK DEUSEZTATZEA
    0,0873 P51.1 - Ibilgailuen pneumatikoak deuseztatu
    0,1021 P51.2 - Motorren olioa deuseztatu
    0,0878 P51.3 - Ibilgailuen bateriak deuseztatu
    0,1032 P52.1 - Produktu kimikoak deuseztatu
    0,0778 P52.2 - Botikak deuseztatu
    0,0883 P52.3 - Pilak/bateria txikiak deuseztatu
    0,0632 P52.4 - Sakelako telefonoak deuseztatu
    0,0578 P52.5 - Gailu elektrikoak deuseztatu
    0,0411 P52.6 - Altzariak/beste tresna batzuk deuseztatu
    0,0411 P52.7 - Obra hondakinak/zaborrak deuseztatu
    0,1164 P52.8 - Sukaldeko olioak deuseztatu
    0,0926 P52.9 - Tutu fluoreszenteak deuseztatu
    0,0411 P52.10 - Ehun-gailak eta oinetakoak deuseztatu
    0,1046 1,0001 KONTSUMO ARAUAK
    0,1414 P73.1 - Erabili ostean botatzeko diren produktuak erabili
    0,1576 P73.2 - Birziklatutako papera erabili
    0,1467 P73.3 - Itzultzeko ontziak erabili
    0,1638 P73.4 - Berriz kargatzeko pilak edo bateriak erabili
    0,1404 P74.3 - Kontsumoa eta eraginkortasun energetikoa kontuan hartu
    0,1251 P74.4 - Etiketa edo berme ekologikoa kontuan hartu
    0,1251 P74.5 - Tokiko produktua/ekoizpenaren gertutasuna kontuan hartu
    0,1848 1,0000 GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNA
    0,2284 P67.1/4-6 - Garraio publikoan, bizikletan eta oinez egin joan-etorriak edo joan-etorririk ez egin
    0,1501 P67.2/3 - Garraio pribatuan egin joan-etorriak
    0,1024 P70A.1 - 1 motako ibilgailua
    0,0770 P70A.2 - 1 motako ibilgailuko aire girotua
    0,0918 P70A.3 - 1 motako ibilgailuko erregaia
    0,1979 P76 - Normalean joan-etorriak garraio publikoan, bizikletan edo oinez egin
    0,1524 P82 - 2 kilometro baino gutxiagoko tarteak oinez egin
    0,0765 1 INGURUMENAREKIKO JARRERA
    0,0559 P83 - Ingurumenaz arduratu
    0,1212 P86.1 - Ingurumena babesten lagundu erakunderen bati
    0,1304 P86.2 - Ingurumenaren aldeko borondatezko lanetan parte hartu
    0,0519 P86.3 - Ingurumenerako kaltegarriak diren egoeren aurka sinatu
    0,1014 P86.4 - Ingurumenerako kaltegarria den egoeraren baten aurka agertu
    0,1336 P86.5 - Ingurumenari lotutako arazoren bat zuzenean salatu
    0,0543 P88.1 - Hondakinak nahitaez bereizi beharraren eta horrela egin ezean isuna jartzearen alde agertu
    0,0527 P88.2 - Uraren gehiegizko kontsumoa mugatzearen alde agertu
    0,0575 P88.3 - Gehien kutsatzen duten erregaiei zerga bat jartzearen alde agertu
    0,0559 P88.4 - Garraio pribatuaren erabilera mugatzearen alde agertu
    0,0575 P88.5 - Turismoari zerga ekologikoa ezartzearen alde agertu
    0,0607 P88.6 - Energia berriztagarrien parkea jartzearen alde agertu
    0,0670 P88.7 - Energia alternatiboen erabilerarako gehiago ordaintzearen alde agertu
    1,0000 INGURUMENAREN

    _ADIERAZLE SINTETIKOA

Familia bakoitzaren eransketa bi fasetan egiten da. Lehenengo fasean modu linealean eransten dira adierazle bakunen balioak (bigarren zutabeko haztapenak), eta horrela, dimentsio bakoitzari lotuta dagoen adierazle konposatu edo sintetiko bakoitzerako balio bat lortzen da. Bigarren fasean modu linealean eransten dira dimentsio bakoitzean lortutako balioak, eta lehenengo zutabeko haztapenak erabiltzen dira Ingurumenaren Adierazlearen balioa ateratzeko. Horien bidez, okupatuta dagoen etxebizitza bakoitzak puntuazio bat jasotzen du (beti positiboa, 10ekoa edo hortik beherakoa).

METODOLOGIAREN BALIDAZIOA

Ingurumenaren Adierazlea eratzeko erabili den metodologia lan-taldeak adostu du: adierazlearen egitura, adierazle bakunen multzoa, eta normalizazio, haztapen eta eransketa arauak. Azkenean erabili den haztapen-bektorea, esan bezala, kanpoko adituek emandako bektore multzoaren batezbesteko aritmetikoa da. Hala ere, eta sentsibilitatearen eta irmotasunaren gaineko analisia egiteko asmoz, EAEko familia bakoitzaren Ingurumenaren Adierazlea kalkulatu da haztapen-bektore bakoitza bereizita erabiliz. Ez da aurkitu sentsibilitate adierazle alturik, ezta lortutako emaitzen aldakortasun garrantzitsurik ere.


Oharrak

(1) Galdetu Eustaten gainean eta Ingurumenaren Adierazle Sintetikoaren lan-taldeko gainerako estatistika-erakundeen gainean.

(2) “Kontsumo arauak” eta “Garraioa eta mugikortasuna” dimentsioetan ezin da ahaztu familien aurrekontuak, adibidez, duen eragina familiek hartzen dituzten erabakietan, haien ingurumenaren gaineko kontzientziazioa gorabehera. Alderdi batzuetan, gainera, erakundeen laguntza erabakigarria izan daiteke.

(3) Andaluziako estatistika erakundea izan ezik, honek lan-taldeari egindako ekarpena garapen metodologiko teorikora bideratuta egon baita.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali