Biztanleria jardueraren arabera

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketaren kodea.
050403 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Maiztasuna.
Hiru hilerokoa
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Laginketa bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea

Helburuak

Hauek dira eragiketaren helburu nagusiak:

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriak jarduera ekonomikoetan duen parte-hartzearen arabera— dituen kolektibo nagusien tamainari eta ezaugarriei buruzko etengabeko informazio estatistikoa ematea, bai eta dituen egoera-aldaketei buruzkoa ere.

Biztanleria horren demografia- eta gizarte-ezaugarri nagusiei buruzko informazio estatistikoa ematea, bai eta ekonomiaren aldetik produktiboak ez diren jardueretan duen parte-hartzearen mailari buruzkoa ere.

Eremua

Biztanleria-eremua:
urte osoan edo urtearen zatirik handienean ohiko bizilekutzat erabilitako familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonen multzoa.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa. Bereizte-mailarik xeheena lurralde historiko bakoitzarena da.
Denbora-eremua:
estatistika honetan jasotako datuen erreferentzia-aldia: Hiruhilekoaren erreferentzia duten datuak: berezko hiruhilekoaren erdiguneko puntua. Urtearen erreferentzia duten datuak: berezko urtearen erdiguneko puntua.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Laginaren diseinua

Biztanleria jardueraren arabera (BJA) inkestaren etxebizitza panelean 1/8 da hiruhileko errotazioa; beraz etxebizitzak 2 urtez egoten dira laginean.

Etxebizitza-lagina etapa batean, 20 eskualdetan geruzatuta, gehi hiru hiriburuak. Lagina-tamaina, 6.344 etxebizitza hiruhilekoan: 1.456 Araban; 2.702 Bizkaian; 2.186 Gipuzkoan; 15.000 pertsona gutxi gorabehera.

Laginaren zozketa probabilitatezkoa da CUBE (Deville and Tillé, 2004) metodoarekin orekatua errotazio-txanda bakoitzean, horrela 8 lagin baliokide lortzen direlarik. Intuitiboki metodo honek mantentzen ditu jatorrizko biztanleriaren proportzioak oreka-aldagai batzuetan, diseinuaren inklusio-probabilitateak kontuan hartuz.

Oreka-aldagaiak azterketa-aldagaiekin erlazionatuak dira: Biztanleen banaketa eskualde eta hiriburuetan adin eta sexuaren arabera; familia-tamainak; presentzia enplegu eta langabeziaren erregistro administratiboetan eta nazionalitatea.

Laginketa-Erroreen kalkulua.

Galdeketak

Galdeketak

Zabalkundea

Paperezko argitalpena:
Estatistika-buletina
Maiztasuna:
hiru hilerokoa

Datuak zabaltzeko bestelako erak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali