Denbora-aurrekontuen inkesta

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Denbora-aurrekontuen inkesta.
Eragiketaren kodea.
010902 (Euskal Estatistika Plana).
Erakunde arduraduna.
EUSTAT
Maiztasuna.
5 urtero.
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta.
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Laginketa bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea.

Helburuak

Denbora Aurrekontuen Inkestaren (DAI) helburu generikoa Euskal AEko biztanleen ohitura eta jokaera ekonomiko, kultural eta sozialen informazio zehaztu eta puntuala ematea da, politikarientzat, eragile ekonomiko eta sozialentzat, unibertsitatearentzat, ikertzaile publikoentzat eta hiritarrentzat oro har.

Helburu orokor horrek ondorengo helburu bereziak ditu bere baitan:

  • Eguneko denbora nola banatzen den jakitea.
  • Jardunaldi motak deskribatzea.
  • Denboraren erabileraren baldintzatzaileak zein diren aurkitzea.
  • Jarduera bakoitzari zenbat denbora eskaintzen zaion neurtzea.
  • Jarduera bakoitza eguneko zein momentutan egiten den zehaztea.
  • Talde jakinen (gazteak, zaharrak) eguneroko bizitza deskribatzea.
  • Jarduera bakoitza eguneko zein unetan egiten den zehaztea.
  • Etxeko Ekoizpenaren Kontu Satelitea zenbatesten laguntzea.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Inkesta honen biztanleria-unibertsoa, familian bizi izanik, 10 urte edo gehiago duten biztanleak dira.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
Denbora-eremua:
Denbora Aurrekontuen Inkestaren –zeinak eragiketaren bi faseak dituen barne- denbora-erreferentzia inkestatzearen urtearen abuztuaren 15 da; egun hori edukiko da kontuan biztanleriaren jasotzaileak kalkulatzeko.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Galdeketak

Laginketa-era

Inkestatzearen lagina 7.500 pertsona dira, 10 urte edo gehiagokoak. Behar baino lagin handiagoko batetik abiatzen da, aurrez finkatutako laginketa-tamaina bat (5.000 pertsona inguru) osatu asmoz; izan ere, zenbait pertsonak ez dute erantzungo.

Inkesta kopuru efektiboaz, lehengo titular kopurua -5.016- mantendu da (tamaina garbia dei geniezaioke) eta gehitu egin da Europako Inkesta Sozialean erabilitako formulari jarraituz [ n_gross=n_net/ (RR*ER)]; alegia, lagin-tamaina garbia lortzeko behar den lagina kalkulatzeko erantzun- eta aukeragarritasun-tasak kontuan hartuz. Lagin garbia 5.016 pertsona dira.

Laginaren aukeraketak bi etapatako diseinua du: Lehenengoan zentsu-sekzioen aukeraketa egiten da; ondoren, biztanleria-erregistro batek definitutako lagin-markoan ausaz aukeratzen da egunerokoa erantzungo duen pertsona, sekzioko pertsona guztiek probabilitate bera dutelarik.

Egindako aurreneko bi inkestatzeetan, egunerokoa betetzeko aukeratutako pertsonak 16 urte edo gehiago bazituen ere, “Guidelines for harmonised european Time Use Surveys” (3.1 Sample design) izenekoak proposatutako metodologiara egokitzeko, adina 10 urte edo gehiagotan finkatu zen.

Zabalkundea

Paperean argitaratua

  • Izenburua: Denbora-aurrekontuen inkesta. Emaitzen analisia
  • Izenburua: Biztanleria landunak nola erabiltzen duen denbora. Liburuxka
  • Izenburua: DENBORA AURREKONTUEN INKESTA. 2013. Monografikoak:
    • Determinantes sociales de la vida cotidiana
    • El uso del tiempo en actividades de participación social
    • Análisis de las diferencias entre géneros en el uso del tiempo
    • La ocupación como factor diferenciador del uso del tiempo en la CAE
    • Análisis de tipologías de jornadas laborales
  • EUSTATen Urtekari Estatistikoa

Datuak zabaltzeko bestelako erak

  • Internet: www.eustat.eus
  • Estatistika
  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali