Unibertsitatearen estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena:
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketaren kodea:
040603 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna:
Eustat
Beste erakunde parte-hartzaileak:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Maiztasuna:
Urterokoa
Eragiketa-mota:
Zentsua
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki:
Estatistika- eta administrazio-datuak batera erabiltzea

Helburuak

Unibertsitateari buruzko estatistikak, goi-mailako ikasketetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemak zein egoera eta bilakaera dituen jakin nahi du, bai arlo publikoari, bai pribatuari dagokienez, hezkuntza sistema kudeatzearen eta planifikatzearen oinarri gisa.

Helburu orokor horren kariaz, bi alde ditu estatistika sustatzen duten erakunde nagusien jarduerak: lehenik eta behin, informazio hori hezkuntza-administrazioa kudeatu eta planifikatzeko erabiltzea; eta, bigarrenik, informazio hori estatistikoki erabiltzea.

Bigarren erabilera horren bidez, gizarteari —jendeak jakin dezan— hezkuntza-sistemako zifra nagusiak emateko ardura duten estatistika-erakunde ofizialen beharrei erantzuten zaie.

Hauek dira estatistika-erakunde horiek: EUSTAT, Espainiako Estatistika Erakundea, ELGE, EUROSTAT.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate irakaskuntza ematen duten ikastetxe publiko nahiz pribatuak.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Denbora-eremua:
Bildutako datuak, estatistikaren erreferentzia-urtean, honako aldagai hauek kontuan hartuta erregistraturiko jarduerari dagozkio: ikastetxeak, irakasleak eta irakasle ez diren langileak, eta ikasleak.

Ikasleen eskola-emaitzen datuak estatistikaren erreferentzia-urteko n-1 aldiari buruzkoak dira. Ikasleen adinaren aldagaiari dagozkion datuak, ikasturtea hasi den urteko abenduaren 31n zuten adinari buruzkoak dira.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Zabalkundea

Izenburua:
Irakaskuntzaren Estatistika
Maiztasuna:
Urterokoa

Datuak zabaltzeko erak

  • Internet: www.eustat.eus
  • EUSTATen Urtekari Estatistikoa
  • Prentsa-oharrak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali