Ezkontza deuseztatu dela dioen epaia. Eska dezakete ezkontideek, Ministerio Fiskalak eta interes zuzena duen edonork.
Horrelakoetan izango dira deusezak ezkontzak: Adostasunik gabe. Ezkontideak adin txikiko emantzipatu gabeak. Ezkondutako pertsonen artekoak. Odolkidetasunaren araberako lerro zuzeneko ahaideen artean. Hirugarren maila arterainoko alboko ahaideen artean. Adopzioaren bidezko lerro zuzeneko ahaideen artean. Ezkontideren bat kondenatua izan denean aurreko haien ezkontideren baten heriotzagatik, egile edo sopikun gisa. Epaile, alkate, dagokion funtzionariorik edo lekukorik gabe. Ezkontidea ez denean uste zen pertsona. Ezkontideren batek bere buruaz esan edo erakutsiak egia ez zirenean, hainbesterainoko garrantziaz ezen beste ezkontidea deuseztasuna eskatzera ekarri baitute. Inor derrigortu denean edo larriki beldurtu.