Apartamentu turistikoak

Apartamentu turistikoak

Ostatu-unitateak dira. Atalka bereizita eskaintzen dira, baina enpresa-unitateen printzipioari jarraituz daude kudeaturik. Denboraldi baterako ostatua eskaintzeko erabiltzen dira profesionalki eta ohikotasunez. Ostatu hartzen duenak ez du bizilekua aldatzen.

Bi ustiapen-modalitate daude turismo-apartamentuetarako: blokea eta multzoa. Blokea: eraikin oso bat edo pisu, apartamentu, villa, txalet edo antzekoen sail bat; baditu denentzako instalazio edo zerbitzu batzuk, eta enpresa bakar batek ustiatzen du turismorako. Multzoa: turismorako ostatu-atal bi edo gehiagoren batasuna; eraikin berean edo ondoz ondoko eraikinetan daude baina blokerik osatu gabe, eta enpresa bakar batek ustiatzen ditu turismorako. Ostatu-unitatea, berriz, turismo-apartamentuen establezimendu baten barruko zati bereizi bakoitza da, erabiltzaile bakoitzak eta ez beste inork darabilena.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali