Salmenten diru-sarrerak (BMIt)

Salmenten diru-sarrerak (BMIt)

"Salmenten diru-sarrerak" azalera handiko saltokiek Euskal Autonomia Erkidegoan eta bertako lurralde historikoetan fakturatzen duen zenbatekoa dira. Erosi zituen ondasunak baldintza berberetan berriz saltzearen ondorioz fakturatzen dituen zenbatekoak ere barne hartzen ditu.

Azpiproduktuen bilgarri, garraio eta salmentengatik fakturatutako gastuak ere sartzen dira. Ondasunei eta zerbitzuei aplikatzen zaizkien zergekin kontabilizatzen dira, BEZa izan ezik, bezeroari aplikatzen baitzaio.

Ez ditu barne hartzen erakunde publikoetatik edo Europar Batasunetik jasotako dirulaguntzak

eta errenta finantzarioak, ezta bestelako jarduerako errenta batzuk ere, esaterako: subsidioak, akzioen eta aktibo finkoen salmentak, interesen, dibidenduen eta patenten diru-sarrerak, enpresaren jabetzen, produkzio-unitateen eta makinen alokairuak. Langileei laguntzak (jangela, etab.) ematearen eta unitatearen ondasunak eta zerbitzuak ematearen diru-sarrerak ere ez ditu barne hartzen.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali