Etxebizitza familiarrak

HomeGaiakBiztanleriaDefinizioak Etxebizitza familiarrak
Etxebizitza familiarrak

Etxebizitza familiar gisa honako hau ulertzen dugu: eraikia, berritua, moldatua edo egokitua izan den moduagatik, gizaki bat edo gehiago bertan bizitzeko pentsatuta dagoen eraikuntza bat edo ongi bereizita dagoen egitura duen gela edo gela-multzoa, beste erabilera batzuetara erabat zuzenduta ez dagoena, eta estatistikaren datan erabat beste eginkizunetarako erabiltzen ez dena.

Barruti horren zati bat beste erabilera batzuetarako erabil daiteke (mediku-kontsulta, ile-apaindegia, jostundegia, eta abar); dena dela, hasieran etxebizitza funtzioa betetzeko eraiki, baina estatistikaren garaian beste erabilera batzuetan bakarrik erabiltzen diren barrutiak, ez dira estatistikan sartzen (bulegoak, tailerrak, biltegiak eta abar).

Etxebizitza familiarrak estatistikaren barnean sartzen dira, erreferentziako datan hutsik edo beterik egon arren, eta nagusien, bigarren mailakoen eta hutseen artean sailkatzen dira.

- Nagusiak:Urte osoan edo ia osoan gizaki batek edo gehiagok bizileku gisa erabili ohi dutena.
- Bigarrenak:urtearen zati batean bakarrik erabiltzen direnean, aldizka edo noizean behin, eta pertsona baten edo batzuen ohiko bizilekua ez denean. Izan daiteke, beraz, landa-, hondartza- edo hiriko etxe bat oporretan, udan, asteburuetan, aldi baterako lanetan edo bestelako unetan erabiltzen dena.
- Hutsak: Erortzeko zorian edo aurrean aipatu ditugun egoeretatik ezeinetan egon ez arren normalean hutsik egoten diren etxebizitzak dira.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali