Hizkuntz eredu

Hizkuntz eredu

Irakasteredu elebidunak Euskal Herrirako Autonomi Estatutuak ezartzen duenez, euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Autonomia Erkidegoan gaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.
Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 legeak norabide sendoak eta eraginkorrak ematen ditu irakaskuntzan euskararen erabilpena zuzena bideratzeko eta indartzeko. Ildo horretatik, lege horretako 15. atalak ikasle guztiei aitortzen die irakaskuntza euskaraz zein erdaraz jasotzeko eskubidea hezkuntza-maila guztietan.
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan, hizkuntza ofizialen erabilera ondoren azalduko diren A, B eta D irakasteredu elebidunak kontuan harturik egongo da. X eredua izenpean, gaur egun euskararik ikasten ez duten ikasleak biltzen dira; ez da, beraz, irakasteredu elebiduna.

Oinarrizko irakaskuntzarako

  • A eredua: irakasgai guztiak –euskara izan ezik- nagusiki gaztelaniaz ematen dira. Euskara gainerako irakasgai amankomunak bezala emango da, eta astean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen dituen orduak eskainiko zaizkio. Ikasleek nahikoa praktikarik hartzen dutenean euskararen erabileran, beste irakasgaietako atal jakin batzuk euskaraz eman ahal izango dira, Lehen Hezkuntzako goiko mailetan.

  • B eredua: beste irakasgaiak emateko, gaztelania zein euskara erabiliko da. Gaztelania, printzipioz, irakasgai jakin batzuetarako baino ez da erabiliko, hala nola irakurketa, idazketa eta matematika. Euskara gainerako irakasgaietarako erabiliko da: esperientziak, plastika eta dinamika, batez ere. Horrez gain, euskara eta gaztelania ikasgai moduan ere erabiliko dira, eta astean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen dituen orduak eskainiko zaizkie.

  • D eredua: irakasgai guztiak –gaztelania izan ezik- nagusiki euskaraz emango dira, eta euskara ikasgai moduan ere landuko da, eta horretarako astean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen dituen orduak eskainiko zaizkio. Gaztelania eskolatzea asten denetik emango da, gainerako irakasgai guztiak bezala.

Irakaskuntza ertainetarako

  • A eredua: irakasgai guztiak, Euskal Hizkuntza eta Literatura eta Hizkuntza Modernoak izan ezik, nagusiki gaztelaniaz emango dira. Euskarak irakasgai amankomun eta derrigorrezkoaren trataera izango du, eta astean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen dituen orduak eskainiko zaizkio. Euskararen nahikoa ezagutza lortzen duten ikasleekin, zenbait gai euskaraz ere tratatu ahal izango dira.

  • D eredua: irakasgai guztiak, Gaztelania eta Literatura eta Hizkuntza Modernoak izan ezik, nagusiki euskaraz emango dira, eta euskara ere ikasgai moduan emango da, gaztelania bezala, eta horretarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen dituen programei eta ordutegiei jarraituko zaie.

  • Irakaskuntza Ertainetan, ez dago legez irakasteredu elebidunik (B eredua). Hala ere, berez, zenbait ikastaldek irakasgai batzuen irakaskuntza euskaraz jasotzen dute. Eredu hori, A eredu indartu gisa ezagutzen dena, eredu elebidunarekin (B eredua) pareka daiteke. Horrela egin dugu estatistikaren ondorioetarako eta irakasterudu elebidunei buruzko informazioa ahalik eta gehien bateratzeko.

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali