Ikasketa-maila (7 talde)

Ikasketa-maila (7 talde)

Pertsona batek egin dituen edo egiten ari den ikasketen maila altuena da, kontuan hartu gabe ikasketak amaitu dituen edo behin-behinean nahiz behin betiko utzi dituen.

Honako maila hauek bereizi behar dira:

  • Analfabetoak: ez dakite irakurtzen eta idazten.
  • Ikasketarik gabeak: irakurtzen eta idazten dakite, baina ez dute inolako ikasketarik amaitu.
  • Lehen mailako ikasketadunak: Haur Hezkuntza, Ama-eskolak, Haurtzaindegiak, Haurren Eskolak eta antzekoak, Lehen Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra, Hezkuntza Berezia, Musikako Irakaskuntza ofizialak (oinarrizko zikloa), lehengo oinarrizko ikasketak (adibidez: OHO), Lehen mailako Irakaskuntza eta antzekoak.
  • Ikasketa profesionaldunak: Lanbide Heziketako ikasketak: Lanbide Moduluak, lehen eta bigarren mailako LH, Heziketa Zikloak, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta beste ikasketa profesional edo artistiko batzuk.
  • Bigarren mailako ikasketadunak: Oinarrizko Batxilergoa eta antzekoak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Irakaskuntza Ertainen Erreforma, Goi Mailako Batxilergoa edo BBB, LOGSE edo ELO Batxilergoa, Musikako ikasketa ofizialak (erdi maila), ikasketa artistikoak eta hizkuntza-ikasketak, Unibertsitaterako sarbidea eta antzekoak.
  • Erdi- eta goi-mailako ikasketadunak: Ingeniaritza Teknikoko ikasketak, Industria peritutza, Magisteritza, Erizaintza, Diplomatura, lehen zikloko unibertsitate-ikasketak, erdi-mailako karreretako espezializazio-ikasketak eta maila bereko beste batzuk.
  • Goi-mailako ikasketadunak: Unibertsitate-gradua, Lizentzia, Goi-mailako Ingeniaritza eta antzekoak, baita hirugarren zikloko ikasketak ere: graduondokoak, masterrak, doktoregoa eta espezializazioa.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali