Biztanleria langabea (LANE)

Biztanleria langabea (LANE)

Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) arabera, enplegu alokatu bat edo enplegu beregain bat ez duten eta gaur egun enplegu bila dabiltzan eta lan egiteko prest dauden pertsona guztiak dira.

2002az geroztik, definizio hori eraginkor egiteko modua aldatu egin da, Europar Batzordearen 1897/2000 Erregelamenduari jarraiki. Urte horretatik aurrera, langabetutzat jotzen dira, aurreko baldintza horiek betetzeaz gain, aurreko lau asteetan zehar enplegua bilatzeko kudeaketaren bat egin duten pertsonak, erregelamendu horretan aktibotzat jotzen den kudeaketaren bat egin dutenak. Ez da bilaketa aktibotzat jotzen lan-eskaera berritzeko izapidea ("kartilla zigilatzea") edo prestakuntza-ikastaroak direla eta enplegu-bulego publikoarekin harremanetan jartzea.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali