Salmenten ziozko sarrerak (ZKI)

Salmenten ziozko sarrerak (ZKI)

Enpresaren fakturazio osoa hartzen da Euskal AEn egindako salmenten ziozko sarrera gisa. Enpresak zerbitzuak eskaintzeagatik edota ondasunak saltzeagatik fakturatu dituen zenbatekoak jasotzen ditu, enpresaren trafikoaren xede badira, bai eta azpikontratazioaren ondoriozkoak ere.

Honakoak ere sartzen dira: paketeak egiteagatik eta garraioagatik fakturatzen diren gastuak; jasotako baldintza berberetan birsaltzeko erosi diren ondasunen salmenta eta azpiproduktuen salmentak. Bai eta soilik azpikontratazioaren ondoriozkoak diren eta hirugarrenei fakturatu zaizkien lan egindako orduak ere.

Ondasunei eta zerbitzuei ezarritako zergak eransten dira, bezeroari egotzitako BEZa izan ezik.

Alabaina, ez dira multzo honetan sartzen agintari publikoek edo Europar Batasunak emandako diru-laguntzak, finantza errentak eta bestelako errenta operatiboak (sorospenak, akzioen salmenta eta aktibo finkoen salmenta, korrituen ziozko sarrerak, dibidenduak eta patenteak, enpresaren jabetzen errentamenduak eta ekoizpen unitateen eta makinen errentamenduak). Ez eta langileentzako erraztasunen ziozko sarrerak (jantokiak…) eta behatzeko unitate barruan ondasunak eta zerbitzuak hornitzea ere.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali