Familia etxebizitzak (EAE 2011)

Familia etxebizitzak (EAE 2011)

Familia-etxebizitzatzat hartuko da eraikin bateko edo egitura aldetik horretatik bereizita dagoen gune bateko bizitegiak edo bizitegi-multzoa eta horien barrundegiak. Eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitu den moduagatik pertsona bat edo batzuk bertan bizitzeko da, eta estatistika egin den datan ez da beste helburu batzuetarako erabiltzen.
Esparruaren zati bat beste erabilera batzuetarako izan daiteke (medikuaren kontsulta, ile-apaindegia, jostundegia, etab.). Dena den, hasieran etxebizitza moduan eraiki diren baina estatistika egin den egunean beste erabilera batzuetarako bakarrik erabili diren esparruak ez dira zentsuan sartzen (bulego, tailer, biltegi eta abar bihurtu diren etxebizitzak).
Familia-etxebizitzak estatistikan sartzen dira, erreferentziako egunean beteta egon nahiz hutsik egon, eta hiru modutan sailkatzen dira: nagusiak, bigarren mailakoak eta hutsak.

  • Nagusiak: pertsona baten edo batzuen ohiko bizileku moduan erabiltzen da urte osoan edo urte gehienean.
  • Bigarren mailakoak: soilik urtearen aldi batean erabiltzen dira, aldizka edo noizbehinka, eta ez da pertsona baten edo batzuen ohiko bizilekua. Beraz, oporretan, udan, asteburuetan, aldi baterako lanak egitean edo bestelakoetan erabiltzen den landetxea, hondartzako etxea edo hiriren bateko etxea izan daiteke.
  • Hutsak: ez daude hondatuta eta ez dira sartzen arestian aipatutako egoeretan, hala ere, hutsik egon ohi dira.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali