Big Data

Big Data

Big Data esaten zaio iturri ugaritatik oso azkar sortutako datu-mota ezberdinen kopuru handiari. Oso datu-base aldakorrak denbora errealean maneiatzeko, tresna eta metodo berriak behar dira, hala nola prozesadore, software eta algoritmo indartsuak.
Elektronikoki egiten diren jarduerek eta "Machine to Machine" komunikazioek datu-kopuru handiak edo "big data" sortzen dituzte, zeinek ezaugarritzat dituzten bolumen handia, abiadura lasterra, aniztasuna, balio ekonomikoa eta soziala eta egiazkotasuna.
Bolumena: segundoero sortutako datu-kopuru handiak. Datu-bolumena da Big Dataren ezaugarri nagusia.
Abiadura: datuak sortzeko, eskuragai egoteko eta denbora errealean prozesatzeko abiadura, eta datuok denboran zehar aldatzen diren frekuentzia.
Aniztasuna: formatu elektronikoan, egituratuta edo egiturarik gabe, eskuragarri dauden datu-motak (testua, bideoa, irudiak ...).
Balioa: datuak eskuratu eta integratu ostean gertatzen dena. Erabakiak hartzeko Big Data erabiltzea balio bihurtzen zaie enpresei batzuetan.
Egiazkotasuna: datuen sinesgarritasuna. Kalitatea, egiazkotasuna eta zehaztasuna, barnean hartuta datu batzuen berezko ziurgabetasuna, hala nola eguraldi-iragarpenak.

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali