Informazioaren eta komunikazioaren teknologien -IKT- eta sare informatikoen hornikuntza

HomeGaiakLehen sektoreaDefinizioak Informazioaren eta komunikazioaren...
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien -IKT- eta sare informatikoen hornikuntza

Nagusiki ordenagailu pertsonalaren inguruan mugitzen diren aparatu elektronikoen eta zerbitzu erantsien multzoa, ordenagailuen arteko komunikazioa eta interkomunikazio-sare horiek behar dituzten zerbitzuak barne direla. Funtsezkotzat sartu dira:

  • Ordenagailua: ordenagailu pertsonalak, eramangarriak edo ordenagailu baten terminalak.

  • Enpresako sare informatikoak: sare lokala (LAN: Local area network) edo sare zabaldua (WAN: Wide area network).

  • Sakelako telefonoa: komunikazio pertsonaleko beste zerbitzu batzuk barne direla (bilagailua,…)

  • Posta elektronikoa.

  • Internet.

  • Intranet: barne-komunikazioen sarea, Internetek erabiltzen duen protokolo berean oinarritua eta barne-komunikazioak egitea ahalbidetzen duena.

  • Extranet: Intraneten luzapen babestua, kanpoko erabiltzaileei sareko elementu batzuetara sartzen ahalbidetzen diena.

  • Funtsen transferentzia elektronikoa, terminal baten, telefono baten, ordenagailu baten edo banda magnetiko baten laguntzarekin.

  • Datu informatizatuen elkartrukea (EDI), Interneten bidez edo beste bide baten bidez.

  • Beste produktu estatistikoak

    Datuak

    Grafiko interaktiboak

    Datu Bankua

    Mikrodatuak

    Metadatuak

    Kode eta izendegiak

    Informazio gehigarri

    Egutegia

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali