Lurra edukitzearen erregimena

HomeGaiakLurren banaketa orokorraDefinizioak Lurra edukitzearen erregimena
Lurra edukitzearen erregimena

Lurrekiko nekazaritza-ustiategiaren titularrak zein forma juridikoren babesean diharduen zehazten du.

Jabetzako lurrak
Halakotzat hartzen dira, zentsuetarako, titularrak jabetza eskubidearekin dituen lurrak (eskubide hori idatzizko tituluan jasoa edo jaso gabea izan daiteke), eta titularrak, errentarik ordaindu gabe, era baketsu eta etengabean, gutxienez hogeita hamar urtez ustiatu dituenak. Orobat epigrafe honetan sartzen dira lurraren usufruktuak. Kanpoan uzten dira hirugarrenei lagatako lurrak, eta halaber halakotzat jotzen dira zotz eginez edo errentan ematen diren herri-lurrak.

Errentako lurrak
Lur bat errentan izaten da, baldin, ustiaketako emaitzak gorabehera, kanon edo errenta bat ordaintzeari esker gozatzen badu titularrak lur horretako ustiaketez. Ordainketa nahiz diruz, nahiz gauzez, nahiz bietara egin daiteke.

Erdirakoan diren lurrak
Lortutako produktuaren proportzio jakin bat edo proportzio horrek dirutan duen balioa ordaintzearen truke, erdirakodunari behin-behinekoz lagatzen zaizkion eta hirugarren pertsona baten jabetzako diren lurrak dira (zentsuari dagokionez, erdirakoduna hartzen da titulartzat). Produktuaren zati horren zenbatekoa tokiko ezaugarrien, titular-motaren eta jabearen ekarpenaren araberakoa izaten da.

Beste edukitze-erregimen batean diren lurrak
Atal horretan sartzen dira aurreko erregimenetan sartzen ez diren lurrak: dohainik lagatako ustiategiak, fideikomisoan direnak, auzitan direnak, prekarioan lagatakoak, zentsu-kontratuari atxikitakoak, foro-kontratuaz lagatakoak, zotz eginda edo errentan emandako herri-lurrak, eta abar.

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali