Zoruaren aprobetxamendu-motak

HomeGaiakLurren banaketa orokorraDefinizioak Zoruaren aprobetxamendu-motak
Zoruaren aprobetxamendu-motak

Lur landuak
Duten aprobetxamendua edozein dela ere, zentsu-urtearen barruan lantze-jarduerak egiten zaizkien zoruak dira. Aitzurrez, goldez, arez, lurra lantzeko makinaz, erauztailuz eta abarrez egiten diren lanak dira lantze-jarduerak. Ez dira horien artean sartzen, ordea, ongarria zabaltzea, alperra edo txantela pasatzea, moztea, eskuz jorratzea, berriz ereitea, eta abar bezalako lanak, bazkaleku iraunkorretan egin ohi diren lanak (horietako zenbait, behintzat).Lur landuetan, labore-mota hauek hartu ditugu aintzat:

  • Belarki-laboreak
    Aireko zatia belarkara duten landareez (zerealak, lekadunak, patata, kotoia, erremolatxa, bazka-landareak, barazkiak, eta abar) eratutako labore-sailak, lugorriak barne. Ustiategi bat osorik edo zati batean hazitegirako erabiltzen bada, labore bakoitza bere atalean sartu behar da.

  • Lugorriak
    Ekinaldi osoan bere laborerik gabe eta lanen batzuk egin gabe utzi diren lurrak.
    Lugorritzat hartzen dira bai zentzu hertsian lugorri diren lehorreko laborantzako lurrak, bai edozein arrazoirengatik erabili gabe dauden lur ureztatuak, bai ekinaldi osoan laborerik izan ez dutelarik, ureztatze-lur bihurtzen ari diren lurrak. Orobat, hor sartzen dira ongarri berdea egiteko ereindako lurrak ere.

  • Famili baratzea
    Batez ere ustiategian kontsumitzeko diren nekazaritzako barazki (patata barne) eta fruituak ateratzeko erabiltzen diren lurrak. Bost area (500 m2) baino gutxiagoko azalera izan behar dute.

  • Zurezko laboreak
    Aireko zatia zurezkoa duten landareez eratutakoak. Horrelako labore guztiek denbora luzean estaltzen dute lurra, ez dira uzta bakoitzaren ondoren berriz landatu behar.
    Hor sartzen dira fruitu-arboletako, olibadietako, mahastietako, basogintzakoak ez diren zurezko laboreen hazitegietako, berotegiko zurezko laboreetako eta bestelako labore iraunkorretako lurrak.
    Basogintzako zuhaitzak eta haien hazitegiak ere sartzen dira.

  • Bazkaleku iraunkorretako lurrak
    Laboreen txandakatzean sartuta ez dauden eta iraunkorki (bost urtez edo gehiagoz) belarra ekoizteko erabili diren lurrak. Honako mota hauek hartu dira aintzat:

    • Belardi iraunkorrak
      Etengabe belarrak ekoizteko erabiltzen diren lurrak, hezetasun handiko inguruetan izan ohi direnak. Horien ustiaketa, batik bat, belarra ebakiz egiten da. Batzuetan, laborantzako lanen batzuk ere egiten dizkiete, hala nola berriz ereitea, ongarriztatzea, alperra edo txantela pasatzea, eta abar. Aprobetxamendu-mota honetatik kanpora uzten dira bazka-landareak, belarki-laboreetan sartzen
      direlako.

    • Bazkarako erabiltzen diren bestelako lurrak
      Aurreko atalean sartzen ez diren eta ganaduari bazka emateko erabili diren lurrak.
      Hor sartzen dira bazkalekutarako larreak; bai eta etzea eta sasiartea ere, haietan abeltzaintzako ustiaketaren bat egin denean.

  • Beste produktu estatistikoak

    Datuak

    Grafiko interaktiboak

    Mikrodatuak

    Metadatuak

    Kode eta izendegiak

    Informazio gehigarri

    Egutegia

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali