Bidearen kalitatea

Bidearen kalitatea

Bi bide bereizi behar dira: eraikina kalean badago, sarrera nagusitik atarira sartzeko bide publikoaz ari gara; eta eraikina sakabanatuta eta/edo baserri artean baldin badago edo familia bakarreko eraikin bereiziak baldin badira, bidea bide orokorra da (ez du zertan publikoa izan), iristen da, badaezpada, eraikina baino 100 m lehenagoraino, eta bertan bizi direnek berau erabiltzen dute ondoko eraikinekin edo errepide edo bide publikoekin komunikatzeko. Bidearen kalitatearen edo bide-motaren arabera, sei aukera daude:

  • Bide asfaltatua edo porlan-bidea: Ibilgailu gurpildunen trafikorako errepidea, pista, kalea edo plaza zoladuna.

  • Oinezkoen bidea: Oinezkoentzako eremu gisa seinaleztaturiko galtzada, edo, bestela, zirkulazioa debekatuta dago -beharbada ez egun osoan- eta/edo garajetara sartzea besterik ez da baimentzen, edo zama-lanak.

  • Bide mailakatua edo eskaileraduna: Aldapan gora edo behera egiteko, maila bat baino gehiago dauka, eta, horregatik, ezinezkoa da inolako zirkulazio gurpildunik ibiltzea, ezta ibilgailuetarako arranpa bat eduki arren ere.

  • Arranpa-bidea: Gutxi gorabehera %2ko edo gehiagoko desnibela dauka, eta gurpil-aulkidunentzat ia ezinezkoa da behetik gora egitea.

  • Asfaltatu gabea: Porlanik gabeko edo asfaltatu gabeko bideak edo pistak dira. Biderik gabeko eraikinak ere hemen sailkatzen ditugu, hau da, bide- edo galtzada-mota horietako bat ere ez duten eraikinak.

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali