Egindako ikasketak (Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak 2011)

HomeGaiakIkasketa-mailaDefinizioak Egindako ikasketak (Biztanleriaren...
Egindako ikasketak (Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak 2011)

Pertsona batek egin dituen eta dagoeneko utzi dituen (amaitu dituelako edo amaitu baino lehen utzi dituelako) goren mailako ikasketak dira. Beraz, ikasten ez dauden biztanleak bakarrik hartzen ditu kontuan.

Honako maila hauek bereizi behar dira:

  • Analfabetoak: ez dakite irakurtzen eta idazten.

  • Ikasketarik gabeak: irakurtzen eta idazten dakite, baina ez dute ezer ikasi.

  • Haur-hezkuntza eta lehen mailakoak: Haur Hezkuntza, Eskolaurrea, Ama Prestakuntza, haurtzaindegiak, Lehen Hezkuntza, HHE, Hezkuntza Berezia, musikako ikasketa ofizialak (oinarrizko zikloa), garai bateko lehen ikasketak, hala nola OHO, primarioa eta antzekoak.

  • Profesionalak: Lanbide Heziketako ikasketak, modulu profesionalak eta heziketa-zikloak eta antzekoak.

  • Bigarren mailakoak: Oinarrizko Batxilergoko ikasketak eta parekoak, IEE, Goi Batxilergoko ikasketak edo BBB, LOGSE/LOE Batxilergoa, musikako ikasketa ofizialak (erdi-maila), artistikoak eta hizkuntzetakoak, unibertsitaterako sarbidea eta antzekoak.

  • Erdi-goi-mailakoak: Ingeniaritza teknikoko ikasketak eta perituak, Maisu-maistra ikasketak, Erizaintza eta maila bereko beste batzuk.

  • Goi-mailakoak: Graduko unibertsitate-ikasketak, lizentziaturakoak, goi-mailako ingeniaritzakoak eta antzekoak, eta hirugarren gradukoak, graduondokoak, masterrak, doktoretza eta espezializazioa.

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali