Familia etxebizitza nagusien konfort-indizea

Familia etxebizitza nagusien konfort-indizea

Etxebizitzen ezaugarri nagusiak eta instalazio eta zerbitzuak laburbiltzeko, instalazio edo zerbitzu bakoitza eta hautatutako ezaugarriak 3 kategoriatan sailkatu dira: oinarrizko maila, maila ertaina eta maila altua.

Sailkapen horren bidez, famili etxebizitza batek izan dezakeen edo eragin dezakeen erosotasun nahiz ongizate mailara hurbiltzen gaituen indizea lortzen dugu.

Familia-etxebizitza nagusien kasuan, puntuazioak honela esleitzen dira:

Oinarrizko mailako ekipamenduak:
  • Energia elektrikoa (kasu guztietan): 1
  • Sukaldea (kasu guztietan): 1
  • Ur korrontea (kasu guztietan): 1
  • 1960 eta 1990 bitartean eraikitako etxebizitza: 1
  • Ez dauka berogailurik baina tenperatura igotzeko gailu eramangarri edo finkoren bat dauka: 1
  • Ez dauka ur bero zentralik (baina ur beroa dauka): 1
  • 19,4 eta 45,8 m2 pertsona bakoitzeko: 1
  • 0,28 eta 1,05 pertsona gela bakoitzeko: 1
  • Ez dauka igogailurik baina ataria irisgarria da: 1
Maila ertaineko ekipamenduak:
  • 1990az geroztik eraikitako etxebizitza: 2
  • Berogailua dauka: 2
  • Ur bero zentrala dauka: 2
  • Komun 1 bakarrik dauka: 2
  • Eraikinean hodi bidezko gasa dauka baina ez etxebizitzan: 2
  • Etxebizitzan telefonoa dauka (finkoa edo mugikorra), baina ez dauka Internetik: 2
  • 45,8 m2 baino gehiago pertsona bakoitzeko: 2
  • 0,28 pertsona baino gutxiago gela bakoitzeko: 2
  • Igogailua dauka baina ataria ez da irisgarria: 2
  • Garajea dauka: 2
Maila altuko ekipamenduak:
  • Bainugela 2 edo gehiago ditu: 3
  • Etxebizitzan hodi bidezko gasa dauka: 3
  • Internet dauka: 3
  • Igogailua dauka eta ataria irisgarria da: 3
Puntuazio horien arabera, etxebizitza batek gehienez ere 27 puntu lor ditzake. Indizearen tratamendu arruntagoa lortu ahal izateko, puntuazio horiek 100eko oinarria hartu zuten.

Etxebizitza batek konfort maila txikia daukala jotzen da indizea 50 puntutara heltzen ez denean; konfort maila ertaina dauka 50 eta 75 artean dagoenean, eta maila handia dauka 75 puntu baino gehiago lortzen dituenean.

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali